Anboto
 
Anboto >

TRENEN GORDELEKUA

Trenak gordetzeko eraikitze lanak atzeratu egingo dira

Durangotik Abadiñora eroango dira trenen gordeleku eta tailerrak; Lebario auzora, hain zuzen. Hala ere, horretarako eraikitze lanak atzeratu egingo direla azaldu du Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunak. (2007ko ekainaren 20a)

MANIFESTAZIOA

AHTaren aurkako aldarri

Durangoko 25 kolektibok, AHT Gelditu Elkarlanarekin batera deitutako manifestazioarekin, 2.000 lagun inguruk bat egin zuten. Mila arrazoi daude AHT Gelditu! goiburuarekin, trenaren aurka “desobedientzia zibila” egitea proposatu ... (2007ko ekainaren 18a)

MATADEROAREN 50. URTEURRENA

Mataderoaren 50. urteurrena gogoratzeko jaialdia eratu dute auzokoek

Oinarrian langile-auzoa eta etorkin famili askorekin. Halaxe hasi zen Esteban Bilbao auzoa, orain Aramotz Auzunea dena. Horretaz 50 urte bete dira eta hori aintzat hartuz jaialdi berezia antolatu du, ekainaren 23rako, auzo elkarteak . Auzoan bizi ... (2007ko ekainaren 18a)

IRAKUR ZALETASUNA

Udako irakur gunea egokitu dute igerilekuetan

Zabaldu berri dituzte Udal igerilekuak eta jakitera eman dutenez, udako irakur gunea egokitu dute Udalak eta Udal Kirol Erakundeak elkarlanean. Astelehenetik domekara, arratsaldero eskainiko da zerbitzua, 14:00etatik 19:00etara, datorren irailaren ... (2007ko ekainaren 18a)

Autoen abiadura

Lehentasunezko arazotzat dauka Udalak autoen gehiegizko abiadura

Ibilgailuek herri barruan eroaten daben gehiegizko abiadura laurteko honetan derrigor konpondu beharreko gaitzat hartu dau Udalak: “Gai horri zeozelan eta tinko heldu behar diogu”, ziurtatzen du Jabier Arteaga alkateak. Hori ... (2007ko ekainaren 15a)

Ertzilbengoa baserria

Ertzilbengoa ez dute kultur intereseko baserri katalogatuko

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskal-Ondare Zentroak ez du Ertzilbengoa kultur intereseko baserri legez katalogatuko. “Bere sasoian baserri hori aztertu genuen eta ez zen estimatu babesgarri zenik”, diote Jaurlaritzako ... (2007ko ekainaren 15a)

HIRI ORDENAZIOA

Plangintza Orokorrerako Aholku Batzordearen akordio bi "ez legezko" jo ditu epaitegiak

Elorrioko Hiri Ordenazioko Udal Plangintza Orokorraren behin behineko onarpenarekin eta Pulla-Azkarreta ingururako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenarekin lotuta Udal Planeamendurako Aholku Batzordearen akordioen kautelazko ... (2007ko ekainaren 15a)

Saskibaloia

Euskadik Kubaren aurka jokatuko du Durangon

Ekainaren 23an Euskadiko saskibaloi selekzioek Kubakoen aurka jokatuko dute Durangon. Emakumezkoena 17:30ean hasiko da eta gizonezkoena 19:30ean. (2007ko ekainaren 15a)

Areto-futbola

Abadiñoko Lagun txapeldun izan da onenen arteko ligaxkan

Abadiñoko Lagun areto-futbol taldeak denboraldia borobildu du txapeldunetan txapeldun geratuta. Hiru multzoetako buruak elkarren aurka batu dituen ligaxkan abadiñarrak aise nagusitu dira. (2007ko ekainaren 15a)

Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa

Berrizek eskura du finala eta Elorriok lan zailak ditu

Gaur eta bihar Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako bueltako partidak jokatuko dira. Berrizek eta Elorriok egoera desberdinean egingo diote aurre hitzordu erabakiorrari. Berrizek joaneko hiru partidak irabazi zizkion Zaratamori etxean, eta gaur ... (2007ko ekainaren 15a)

Txirrindularitza

Pucinskaite indartsuena izan zen Durangoko klasikoan

Edita Pucinskaite lituniarrak irabazi zuen, martitzenean, Durango-Durango klasiko ezaguna. Montecalvo igoerako azken metroetan 10 segundoko aldetxoa lortu zuen, eta handik helmugara ez zen inor bera harrapatzeko kapaz izan. (2007ko ekainaren 15a)

Pilota

Abadiñoko talde biren arteko lehia trinketean

Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Txapelketako hainbat finalerdi Abadiñoko Tornosolo Trinketean jokatuko dira, gaur eta bihar. Horietako batek, emakumezkoen paleta argentinar modalitatean, Abadiñoko talde biren arteko lehia eskainiko du: Tornosolo ... (2007ko ekainaren 15a)

Judoa

Judo erakustaldia eskainiko dute eskualdeko gaztetxoek

Durangoko Judo Klubak kurtso bukaerako judo erakustaldia eskainiko du bihar, Maristetan, 11:00etatik aurrera. Nagusien gainetik, protagonista handienak gaztetxoak izango dira (5 eta 12 urte bitartekoak). Urtean zehar ikasitakoa gurasoen eta ... (2007ko ekainaren 15a)

Pilota

Mikel Goñiren agurra zapatuan Ezkurdin, Ordagotik Aspera joan aurretik

Ordagon bi urte eman ondoren, berriuz eliterako bideari ekin nahi dio Mikel Goñik Aspe enpresarekin. Zapatuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai frontoian, bere azken partidua jokatuko du Durangoko enpresarekin. (2007ko ekainaren 14a)

AUTOMOBILGINTZA

Automobilgintza 10.157 milioi eurotik gora aurreikusi ditu

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako automobilgintza osagaien industriak 10.157 milioi eurotik gorako fakturazioarekin aurreikusi du urtea amaitzea. Iazkoa baino %6 handiagokoa. Sektorearen datuen arabera, “ondo” doa, 2006an 1.796 lanpostu ... (2007ko ekainaren 14a)

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra