Anboto
 
Anboto >

MANIFESTAZIOA

Gudari Egunarekin manifestazioa deitu dute

Gudari Egunarekin bat eginda manifestazioa deitu dute, gaur. Txiki-Otaegi plazan elkartuko dira horretarako, 20:00etan, jakietara eman dutenez. (2007ko irailaren 27a)

KALEAK ITXITA

Durangoko VI. Klasikoen Rallya dela-eta, hainbat kale itxiko dituzte

Asteburuan Durangoko VI. Klasikoen Rallya hartuko du hiriak, trafikoari nabarmen eraginez. (2007ko irailaren 27a)

BATZORDE ERAKETA

Lurraldeko zati-plana jarraitzeko batzordea sortzea aztertuko dute

Ogasuna eta Administrazio Publikoa (kontuetako batzorde bihurtuko dena), Gizarte Zerbitzuak, Enplegua eta Enpresa Garapena, Ingurumena, eta, Kultura, Kirola, Euskara eta Kontsumoa. Bost informazio batzorde iraunkorrok sortu eta eratu ditu ... (2007ko irailaren 27a)

OSASUN KANPAINA

Gripearen aurkako txertoa hartzeko deia

Osasun Sailak eta Osakidetzak asteon hasi dute gripearen aurkako txertaketa kanpaina, urriaren 31ra arte iraungo duena. (2007ko irailaren 27a)

IKASTAROAK

Norberaren enpresa sortzeko ikastaro sorta eratu dute

Norberaren enpresa sortu gura dutenentzako ikastaroa eratu du Durangaldeko Behargintzak. Era berean, enpresaren kudeaketarako eskolak ere bideratu dituzte. Urrian eta azaroan hasiko dituzte antolatutako kurtsoak, jakitera eman dutenez. (2007ko irailaren 27a)

TXALAPARTA EGUNA

Txalaparta ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute domekan

Txalaparta ezagutu eta berarekin gozatzeko aukera izango dute, domekan, otxandiarrek eta bertaratuko diren bisitariek. Uktest elkartearen bitartez izango da horretarako aukera, irailaren 30ean. (2007ko irailaren 27a)

SAN MIGEL EGUNA

Urterokoari eutsiz, bazkaria

Urteetako ohiturari eutsiz, bazkaltzeko elkartuko dira herriko nagusiak, San Migel nagusien elkarteak antolatuta. Zapatuan, San Migel egunean, dute hitzordua jarrita: 14:00etan, Herriko Tabernan. Jubilatuen artean nagusienak direnei omenaldia ere ... (2007ko irailaren 27a)

ARROPENTZAKO EDUKIONTZIAK

Oihalak eta arropak batzeko edukiontzi bi jarri dituzte herrian

Oihal bilketa egiteko edukiontzi bi jarri dituzte, herritarrek ehun-hondakinak eta erabilerarik bako arropak bertan utzi ditzaten: Nizeto Urkizuko aparkalekuan eta Esteibarlanda kalean, hain zuzen ere. (2007ko irailaren 27a)

ONDAREA EZAGUTZEKO AUKERA

Hiriko harresiak ezagutzeko aukera emango dute

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Durangoko harresiak ezagutzeko aukera dugu urriaren 6 eta 7an. Jaurerriko zelatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak izenburuarekin eratu ditu Bizkaiko Diputazioko Kultura Sailak jardunaldiok, ... (2007ko irailaren 27a)

SANMIGELAK

Ahari-topekarik ez, baina jai giroz bustitako egunak

Sanmigelekin guztiz uztartuta egon den ahari-topekak huts egingo du, aurten. Aurreko urteetan ATEA (Animaliekiko Tratu Etiko baten aldeko Elkartea) animalien defentsa eta babeserako elkarteak hainbat salaketa jarri izan ditu Iurretako ahari-topekak ... (2007ko irailaren 27a)

TOPAGUNE INDUSTRIAL ETA TEKNOLOGIKOA

Azterlan eta Tabiraren eskutik galdaketa aztergai, BECen

Bihar, irailaren 28a, du azken eguna BECek (Bilbao Exhibition Centre) asteon hartutako Topagune Industrial eta Teknologikoak. Denera 33 herrialdetako 1.144 erakusketari batu dira BECen, eta azpikontratatzearekin lotuta daude %57. Hala gogorazi zuen ... (2007ko irailaren 27a)

PROTESTA

AHTaren aurka ‘kazerolada’ egin dute Durangon

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako kazerolada egin zuten hamar bat lagunek, herenegun, Durangoko udaletxearen aurrean. (2007ko irailaren 27a)

LAN-ISTRIPUA

Metro bat inguruko altueratik jausi da langile bat Durangon

Lanean ziharduela metro bat inguruko altueratik jausi ondoren zauritu da Durangon emakume bat. (2007ko irailaren 27a)

DEIALDIA

Lankidetza proiektuak lagunduko ditu aurten ere Eroski Fundazioak

Nazioarteko lankidetzako 2007ko esku-hartzeak finantzatzeko zazpigarren deialdia zabaldu du Eroski Fundazioak, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko egitasmoak ekonomikoki laguntzeko helburuarekin. Urrian zehar jasoko dituzte eskaerak, eta ... (2007ko irailaren 26a)

TEKNOLOGI BERRIEKIN BAT

Teknologia berriekin lotutako jarduerak bultzatu gura dituzte

Aurrera begira, web orriarekin uztartu guran eta herritarrekiko hartu-emana bultzatu guran, teknologia berrietan oinarritutako modernizatze fase batean sartu da Udala. Halaxe azaldu du Niko Moreno alkateak. (2007ko irailaren 24a)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra