Finantza akordioa sinatu dute Elkargik, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, eta Ipar Kutxa Rural kreditu kooperatiba elkarteak. Durangon ere bulegoa dauka Elkargik eta, jakitera eman duenez, horren bitartez 10 milioi euro kopuru orokorreko inbertsioak ... (2007ko irailaren 24a)
Auto Gabeko Egunarekin bat eginda, bizikleta ibilaldia eratu dute zapaturako Durangon. Hori dela-eta 09:00etatik 14:00etara itxita izango da Zumalakarregi. (2007ko irailaren 21a)
Mendizaleak 21 urte zituen eta lagun bategaz zebilen mendian. Tontorrera heldu eta beherako bidea hartzean izan zuen istripua. Ertzaintzak gorpua erreskatatu eta helikopteroan eraman zuen Iurretako polizia-etxera. (2007ko irailaren 21a)
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) mugikortasunaren azterlanaren arabera, autoaren erabilerak %4 egin du gora 2003ko datuekin alderatuta. Joan-etorrien %38,8 autoz —oro har, bakarka— egiten da; garraio kolektiboan egiten diren ... (2007ko irailaren 20a)
Iurretako bost ezpatadantzari talde, Abadiño eta Berrizko hiruna, Garaiko bi eta Durango, Atxondo eta Otxandioko bana batuko ditu bihar, Iurretan, 35. Durangaldeko Ezpatadantzari Egunak; baita merindadeko herri guztien banderak ere. (2007ko irailaren 20a)
Alzheimerraren Mundu Mailako Eguna dugu barikuan, hilaren 21an, eta hori aintzat hartuz ekitaldi sorta eratu dute asteon Durangaldeko Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko Adinekoen sailek elkarlanean. Gaurko eta biharko prestatu dituzte ekitaldiak. (2007ko irailaren 20a)
Mesedetako Ama Birjina bere lekuan jarri ondoren, hari eskainitako aurreskuarekin hasiko dituzte, barikuan, 20:00etan, “gura barik” Alde Zaharrekoak bihurtu diren Goienkaleko jaiak. (2007ko irailaren 20a)
Durangoko Udaleko Euskara Sailak, Inmigrazio Sailarekin elkarlanean, etorkinei zuzendutako AISA harrera ikastaroa eratu du aurten ere. (2007ko irailaren 20a)
Zaldibarko LA.R.F beharginak lan-istripua izan du, asteon. Zaldibarko enpresa baten gertatu da ezbeharra, langileak eskua prentsa-hidrauliko baten harrapatu ondoren. Halaxe eman dute jakitera DYAko arduradunek. (2007ko irailaren 20a)
Ikasturte berriari begira lau ikastaro barri prest ditu Durangaldeko Behargintzak. Urrian hasiko dituzte horietariko hiru, eta laugarrena, berriz, azaroan. Halaxe eman dute jakitera Behargintzako arduradunek. Nabarmendu dutenez, ikastaroa amaitu ... (2007ko irailaren 20a)
Makina-erreminta sektorearekin lotutako Europa mailako azokarik garrantzitsuena zabaldu dute asteon, Hannoverren (Alemania). Hilaren 17tik eta zapatu honetara arte aurkeztuko dituzte sektoreko ekoizle asko eta askok euren berrikuntzak, EMO 2007 ... (2007ko irailaren 20a)
Orain urtebete baino lehenago hasitako Urigoiena, Uribarrena eta Artekale oinezkoentzat jartzeko lanak gertu dira dagoeneko. Herria gurutzatzen duten kaleok oinezkoentzako mugatu dituzte, eta horretarako 1.104.000 euroko inbertsioa egin du Udalak ... (2007ko irailaren 20a)
Hainbat txapelketarekin eta bazkariarekin ospatuko dute kultur astea herriko nagusiek. San Migel egunaren inguruan eratu ohi du ekitaldi sorta San Migel nagusien elkarteak. Briska txapelketarekin hasiko dituzte ekitaldiak, martitzenean bertan; ... (2007ko irailaren 20a)
Euskal Legegibiltzarraren lana herritarrei hurbildu guran eta bertako ekimenetan parte hartzeko aukera eman guran abiatu zen Parlamautoa eta, asteon, Elorrion dago. (2007ko irailaren 20a)
Ibarretxe kultur etxeko ordutegia –eta horrek batzen dituen herri biblioteka eta Kzgunearena– ordu bi eta erdian luzatu dute; 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara dituzte zabalik herritarrek. Gainera, astelehenetik martxan ... (2007ko irailaren 19a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
