Kaleko zinema bihurtuko da gaur Mañariko plaza, eguraldiak laguntzen badu. Mañariko gazteek eta U2 tabernak elkarlanean antolatutako ekimenaren bitartez, 'Ciudad de Dios' filma ikusteko aukera eskeiniko dute, 22:30ean hasita, plazan egokituko duten ... (2007ko uztailaren 20a)
Martitzen goizean Iurretako gazteek pilotaleku ondoan okupatutako etxola zigilatu egin zuten ertzainek. Hara joan ziren unean, barruan ez zen inor aurkitzen. Protesta moduan, gaur 19:30erako manifestazioa antolatu dute; Gaztetxea zenetik irten eta ... (2007ko uztailaren 20a)
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko eta Pulla-Azkarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenak ezeztatu eta indargabetu zituen, atzo, udalbatzarrak. EAE-ANV eta EHAren aldeko botoekin hartu zen ... (2007ko uztailaren 20a)
Erreala bigarren mailara jaitsi izanak Sanseko jokalariei lehen talderako bidea erraztu die. Xabier Castillo (21 urte, Durango) lehen taldearekin entrenatzen dabil egunotan eta litekeena da bertan geratzea. Sasoi batean, Athleticeko kadeteetan ... (2007ko uztailaren 19a)
Martitzean Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa irabzi duten pilotariak omendu zituzten Andikoan. (2007ko uztailaren 19a)
Bizi-izpirik dagoen artean ez dela etsi behar diotenek uste horretan berresteko adibide sendo eta garbia dute joan zen astean Cerezok eta Zabalzak lortutako balentrian. Ligaxkako azken norgehiagoka hasi aurretik, hanka eta erdi Eskuz Binakako Elite ... (2007ko uztailaren 19a)
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako finala gertu du Berrizek. Finalerdietako joaneko partidetan 2-1 irabazi zion Arrasateri etxean. Bueltako neurketak barikuan (19:30) jokatuko dira Uharkapen, eta abantailari eustea nahikoa du hilaren 28an ... (2007ko uztailaren 19a)
Batzordeetariko lau maiatzeko udal hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen, baina alkatetzan jarraituko duen EAJ alderdiak gidatuko ditu, eta beste bi batzorde PSE-EE alderdiak kudeatuko ditu (2007ko uztailaren 19a)
Eguaztenera arte izango dira Santiago auzoko jaiak. Bariku iluntzean altxatuko dute jaietako txopoa, eta berakatz zopa dastatuko dute ohiturari jarraituz. (2007ko uztailaren 19a)
Bi proposamen zehatz adostu dituzte hilabeteotako bileretan: batetik, gazteak elkartzeko lokal bat antolatzea; bestetik, herriko giroa hobetzen laguntzea. (2007ko uztailaren 19a)
Usadioari eutsiz, Errogatiba Eguna ospatuko dute abadiñarrek Urkiolako Santutegian abuztuaren 25ean. (2007ko uztailaren 19a)
Lutxi Urigoitia, herriko presoak, errefuxiatuak, eta kartzelara bisitan zihoala istripuan hildako Ruben Garate gogoratuko dituzte bihar ‘Lutxi’ plazan, 19:00etan. (2007ko uztailaren 19a)
Odi-Bakar enpresako behargin guztiek egin dute bat Enpresa Komiteak deitutako lan uzteekin, ELA sindikatuak jakitera eman duenez. Lan ituna negoziatzen dihardute, eta adostasunik ez lortzean grebara deituta dagoz egoitza Iurretan, Mallabiena ... (2007ko uztailaren 19a)
Elorrioko 5. Aukera-aukeran azoka eratu du Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME). Gaur du lehenengo eguna Kiroldegiko frontoian egokitutako merkatuak eta, barikuan, berriro zabalduko ditu ateak. Halaxe eman dute jakitera antolatzaileek. (2007ko uztailaren 19a)
Bizkaibus zerbitzua Garaira zabaldu zutela zortzi hilabete igaro dira oraintsu. Etxebarriarekin (Lea-Artibai) batera zerbitzu publikorik ez zeukan Bizkaiko herri bakarra zen ordura arte Garai. Urteetan egindako eskakizuna egi bihurtu zen joan zen ... (2007ko uztailaren 18a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
