Institutuko aretoan dute gaur Durangaldea eta Bilboaldeko bertsolari gazteek kanporaketa. (2010ko martxoaren 09a)
Guztira, 200.000 euro inguruko aurrekontua daukan proiektua da elizaren aldameneko gunea atontzea jomuga duena. (2010ko martxoaren 09a)
Trabakua, Elgeta, Kanpazar eta Autzaganeko mendateak itxita egon dira goizean, baina dagoeneko zabaldik daude. Urkiolan kateak behar dituzte kotxeek eta kamioientzako itxita dago. Gainera, izotzak trafikoa moteldu du hainbat puntutan, Elorrion edo ... (2010ko martxoaren 08a)
Aurrekontu proposamenaren kontra bozkatuko dutela iragarri du Durangoko PPk. Gobernu Taldeak "ez du negoziaziorako borondaterik erakutsi", diote. (2010ko martxoaren 08a)
Zapatuan Durangaldea maite dugulako kanpainaren baitako prentsaurrekoa egin zuten Axpen. Ingurumena izan zuten berbagai, "ingurumen naturalari eutsi" behar zaiola eta "bertan inbertitu" behar dela adierazi zuten. (2010ko martxoaren 08a)
Besteak beste, Portugalgo eta Ingalaterrako taldeen kontra jokatu zuten Sukia Errugbi Eskolako gaztetxoek. Argazki galeria (2010ko martxoaren 08a)
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitraldi antolatu dituzte gaur (martxoaren 8an) eskualdean. (2010ko martxoaren 08a)
Jende asko hurreratu da asteburuan V. Aukera Azokara. Eguraldi ona lagun, Landako erakustazokan zehar banatutako 27 standetan arropa zein bestelako hainbat produktu erosteko aukerarik ez du inork galdu gura izan. (2010ko martxoaren 08a)
Bizkaian lizentzia gehien dituen triatloi taldea da; 62, guztira. Iaz sortu zuten triatloi eskolak ere ia beste hainbeste gaztetxo batzen ditu. (2010ko martxoaren 07a)
Lila kolorez beteko dira gaur Durangoko kaleak. Lilakrosa Ezkurdi plazatik 12:00etan abiatuko da. Zapatilak jantzita, berdintasunaren aldeko aldarria kalera ateratzeko aukera izango da. Antolatzaileek parte hartzeko dei zabala egin dute. (2010ko martxoaren 07a)
Bazkide kopurua behera doala-eta, "kezkatuta" agertu dira jubilatuen elkartekoak, eta kide berrien bila hasteko asmoa azaldu dute. (2010ko martxoaren 07a)
Gobernu Talde berria sartzeagaz batera, orain hiru urte martxan ipini zuten webgunea hobetu beharra zegoela ohartuta, enpresa bati egin dio Gobernu Taldeak Udalaren webgunea sortu eta kudeatzeko enkargua. (2010ko martxoaren 07a)
Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibarko Gazte Asanbladak Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko. (2010ko martxoaren 06a)
Arkotxe kultur elkarteak antolatuta gaur, 22:00etatik aurrera, kantu afaria egingo dute Mekoletan, Mixel Etxekopar abeslari, txirulari eta bertsolariagaz. Guztira, 60 bat lagun batzea itxaroten dute antolatzaileek. (2010ko martxoaren 06a)
Otsail erdialdetik zabalik dago Muntsaratz eta Zelaieta arteko zubia. (2010ko martxoaren 06a)
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
