Anboto
 
Anboto >

Garaile zelaian eta zelaitik kanpora

Durango Rugby Taldeko emakumeen taldea bolada onean dago. Batetik, Mungiari irabazi zioten (38-12), lehen zati zoragarri bati esker. Garaipen horrek ligan sendo jarraitzeko balioko die. Bestetik, taldean 15 eta 18 urte arteko lau jokalari berri ... (2006ko azaroaren 24a)

Durangon izandako “ekintza bortitzak” gaitzetsi dituzte

Durangoko PSE-EE eta EAJren egoitzak pintatu izana gaitzetsi du Gobernu Taldeak; kontainerrak erre izana ere, Zabale 2an su-garrak eta kea 1. pisura heldu zirela azalduz (2006ko azaroaren 24a)

Bi hile eta gero, berriz irabazi du Kulturalak

Sei jardunaldi eta ia-ia bi hilabete pasatu ondoren, Kulturalak garaipena erdietsi du berriro. Hala ere, joan zen larunbatean Tabiran UPV/EHUren aurka jokatutako partidaren emaitzak dioskun moduan (2 – 1), uste baino gehiago sufritu behar ... (2006ko azaroaren 24a)

VIII. Haur Literatur Aretoa zabalduko dute egunotan

Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Berbaro euskara elkarteak antolatuta, eta herriko ikastetxe guztien parte-hartzearekin, VIII. Haur Literatura Aretoa zabalduko dute egunotan Elorrion. (2006ko azaroaren 24a)

‘Balcon de Bizkaia’ rallyak berriro ekarriko du motor hotsa Durangaldera

Montecalborako igoera bertan behera geratu zenetik, Durangaldea rally zirkuitutik kanpora zegoen. Orain, eskualdeko lagun talde baten elkarlanez, berriz ere motor hots sarkor eta karrankariak bueltan dira. Bihar, ‘Balcon de Bizkaia’ ... (2006ko azaroaren 24a)

Enpresa arteko lankidetza bultzatzeko hainbat aukera hizpide

Durangaldeko enpresariak, aholkulariak, ikastetxe eta unibertsitateko ordezkariak, zentro teknologikoak, erakunde publikoetako ordezkariak… 60 lagun inguru batu dituzte, asteon, eskualdeko enpresen arteko lankidetza bultzatzeko eratutako ... (2006ko azaroaren 24a)

Justiziako langileek grebari eustea erabaki dute

EAEko Justizia Administrazioko langileek ez dute Jaurlaritzaren eskaintza onartu, eta urriaren 24an hasitako grebari eustea erabaki dute. Besteak beste, langile horiek euren soldata Jaurlaritzako gainerako beharginen soldatekin parekatzea ... (2006ko azaroaren 24a)

Hernandezen hilketagatik, zigorrik txikiena jarri die Ardanzar

Bizkaiko Lurralde Epaitegiak 17 urte eta 9 hileko kartzela zigorra jarri dio Felipe Ardanzari, Ofelia Hernandez bikotekide ohia hiltzeagatik. Epaileak erailketagatik jarri daitekeen zigorrik txikiena jarri dio, zinpeko epaimahaiak eskura zeukan ... (2006ko azaroaren 22a)

Emakume bat atxilotu dabe senarra erasotzeagaitik

Emakume bat atxilotu dute, Durangon, bere senarra hainbat bider sastatu ondoren. Joan zen zapatu goizaldean atxilotu zuten 33 urteko N. M. D. ertzainek, hilketa saiakera leporatuta. (2006ko azaroaren 21a)

Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza azaldu du martitzenean

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bere hezkuntza eskaintza azaldu du, martitzenean, azaroaren 21ean. Durangoko Elkartegiko hitzaldi aretoan izango da informazio saioa 18:30ean. (2006ko azaroaren 20a)

Bilboko Merkataritza Ganbarak ordezkaritza du Durangaldean

Bilboko Merkataritza Ganbarak ordezkaritza izango du Durangaldeko Behargintzan. Bertotik bideratuko dituzte beraz, merkataritza ganbararekin lotuta, eskualdeko enpresari eta merkatariei sortutako zalantzak. Gaur aurkeztu dute jendaurrean joan zen ... (2006ko azaroaren 20a)

"Ehun urte eta... osasuntsu! Euskal abertzaletasuna Durangon" erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Astarloa Kultur Taldeak eta Sabino Arana Fundazioak erakusketa inauguratu dute, Durangoko Arte eta Historiako Museoan, uriko EAJ-PNVren mendeurrena ospatzen dela aprobetzatuz. (2006ko azaroaren 17a)

Etxean energia aurrezteko gomendioak

Zelan aurreztu energia etxean izenburupean, informazio kanpaina eratu du Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), azaroaren 23rako, eguenerako. Udaletxeko arkupean izango dira Energiaren Euskal Erakundeko arduradunak, bertaratutako direnen artean ... (2006ko azaroaren 16a)

Jazz eta Blues jaialdia

Elorrioko 3 aretotan izango da azaroaren bigarren hamabostaldian, azaroaren 6an hasita, blues eta jazz doinu eta erritmoak gozatzeko aukera: Ateneoan, Portalekuan eta Parran izango diren zazpi kontzertutan, zazpi gautan. (2006ko azaroaren 16a)

Sormena sustatzeko beka

Iaz zabaldu zuten lehenengoz Durangoko udalean, kulturaren alorreko ekoizleei zuzenduriko beka, diru-laguntza. Zazpi proiektu aurkeztu ziren orduan, eta aste honetan diruz lagundutako iazko asmo haiek zertan zehaztu diren ikusi ahal izan dugu. (2006ko azaroaren 16a)

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra