Anboto
 
Anboto >

AIREAREN KALITATEA

Aireko partikulen baloreengatik arduratuta

Airearen kalitatearen gaineko neurketa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emanean jarri da Udala hartu daitezken neurrien gaineko informazioa jasotzeko. (2007ko uztailaren 18a)

Argazki erakusketa

Segun Lazkanoren leihotik

Antzerkia, dantza, eta musika isladatzen ditu bere argazkietan Lazkanok, zuri-beltzean eta analogikoan. (2007ko uztailaren 17a)

Euskal Herriko IV. Graffiti lehiaketa

Garikoitz Arregi berriro irabazle

Bigarrenez, Garikoitz Arregi gazte berriztarraren lana izan da irabazlea. (2007ko uztailaren 17a)

SUTEA

Bederatzi zauritu bart Fundimag enpresan sortutako sutean

Bart sortutako suteak kalte handiak sortu ditu Abadiñoko Fundimag enpresan. Gaueko txandan ziharduen bederatzi beharginak — lau gizonezko eta lau emakumezko— kea irensteagatik artatu dituen bertan; hala ere, euretariko bat ... (2007ko uztailaren 16a)

Atletismoa

Bidezabalgo beteranoek podiuma zapaldu dute

Zapatuan Beteranoen Espainiako Kluben arteko txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotzan pistan, eta Bidezabal atletismo taldeko gizonezko atletek lan aparta egin zuten; La Blanca eta Manresaren atzetik hirugarren sailkatu ziren, podiumera igoz. (2007ko uztailaren 13a)

Pilota

Tentsioz eta emozioz betetako partidak jokoan gaur Tornosolon

Gaur eta etzi Trinketeko Eskuz Binakako Elite Txapelketako finalak erabakiko dira. Joan zen astean galdutako bikoteek hil ala biziko partidak dituzte gaur; ez dute huts egiteko modurik: galduz gero kanporatuta geratuko dira. Irabazleek, aldiz, Unai ... (2007ko uztailaren 13a)

Udal-batzordeak

Komisino bitan atal barriak sortu ditue, etorkinena besteak beste

Oraintsu egindako ez ohiko udalbatzarrean hasi berri duten legegintzaldirako komisioen osaketa onartu zuten. EAEk ordezkari bi izango ditu batzorde bakoitzean eta EAJk bat. (2007ko uztailaren 13a)

GOMUTA EKITALDIA

Bonbardaketan hildakoak hartuko ditu gogoan herriak

Uztailaren 22an, 71 urte beteko dira frankistek Otxandio bonbardatu zutela 50 hildakotik gora eraginez—hainbat familiatan 3-4 hildako izan zituzten—. Gerra hasi berri zen orduan. (2007ko uztailaren 13a)

Abadetxea

Abadetxearen prezioa ezbaian

Iurretako parrokiak eta Udalak, bakoitzak bere aldetik, Abadetxearen balioa neurtzeko egindako azterketek ez dirudite eraikin berarenak. Batak eta besteak mahai gainean ipinitako prezioak elkarrengandik lekutan daude. (2007ko uztailaren 13a)

Harrobia

Industria Sailak emona kendu dio Auzitegiak Zalloventari

Zalloventaren eskaera hein handi batean onartuz, Eusko Jaurlaritza meatze koadrikula bat (25.000 metro) eta C izaera eman zizkion harrobiari bere garaian. Horrela, besteak beste, ustiapena handitzeko desjabetzera jotzeko ahalmena eman zitzaion ... (2007ko uztailaren 13a)

Jaiak

Santamariñe jaiak Goierri auzoan

Uztailaren 17an, martitzenean, 20:00etan altxatuko dute Goierriko Santamariñeko jaien hasiera adieraziko dauen txopoa (2007ko uztailaren 12a)

Batzar informatiboa

Gai garrantzitsuen inguruan informatzen

Herritarrei dei zabala egin die asteon Udaletik, euren interesekoak izan litekezen gai biri buruzko informazioa helarazi asmoz. (2007ko uztailaren 12a)

Musikaire

Ruper Ordorika Argiñetan

Ruper Ordorika kantariak barikuan Elorrion –Argiñetan, hain justu ere– Musikaireko giro paregabean. Berarekin elkarrizketa izan dugu, eta kontzertuari buruzko azalpenak eman dizkigu. (2007ko uztailaren 12a)

Kalez kale jaialdia

Antzerki jaialdia Iurretan, estreinekoz

Lehenengo aldiz antolatu du aurten Iurretako Udalak Kalez kale izendatu duten antzerki jaialdia. Uztailaren 13 eta 14an izango da. (2007ko uztailaren 12a)

Udala

Sei batzorde zehaztu dituzte

Alkatearen proposamenez, sei izango dira batzordeak eta berauetan hauteskundeetan jasotako bozken araberako ordezkaritza izango du alderdi politiko bakoitzak. (2007ko uztailaren 12a)

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra