Anboto
 
Anboto >

EUSKARA

Euskararen erabilera bultzatzeko hausnarketa estrategikoa hasi dute

Euskararen erabilera sustatzeko hausnarketa estrategikoa abiatu dute hil honetan bertan. Euskararen gaineko araudia martxan jartzeko zerbitzua —urte eta erdikoa— kontratatu zuen Udalak EMUN enpresarekin, eta horrexen bitartez egingo ... (2007ko ekainaren 14a)

III. ANTZINAKO OGIBIDEEN AZOKA

Sasoi bateko ogibideak ezagutzeko gonbit zabala

Etxebarriako San Agustin sortu zela 954 urte dira. Halaxe erakusten du 1053ko sortze-gutunak, eta horixe ekarriko dute gogora III. Antzinako Ogibideen Azokan, Olazar elkarteak urte birik behin jarritako hitzorduan. Erdi Arora atzera begiratua egingo ... (2007ko ekainaren 14a)

UMEEN EUSKAL JAIA

Durangaldeko 200 bat dantzari batuko dira, domekan

Talde Batua dantza taldeak domekarako, ekainaren 17rako, eratutako Umeen Euskal Jaiak Durangaldeko hainbat neska-mutiko batuko ditu; guztira, 200 bat gaztetxo. Zornotza—Bernako dantza taldea ere bai—, Berriz, Ermua, Elorrio, Atxondo, ... (2007ko ekainaren 14a)

SALAKETA

CCOOko ordezkari bati eraso egin izana salatu dute

Gerente batek CCOO sindikatuko ordezkari bat eraso izana salatzera deitu dute, gaur, Berrizen. Joan zen barikuan izan ei ziren gertaerak CCOO sindikatuko Durangaldeko ordezkariak lan gatazka baten bitartekari egiten ziharduela. Berrizko Eitua ... (2007ko ekainaren 14a)

SAN ANTONIO

Aita San Antonio gogoan hartuz, urteroko hitzordua

Eguraldiak larregi lagundu ez zuen arren, hainbat bisitari jasoz zituen Urkiolako Santutegiak, atzo, San Antonio egunez. Goiz osoan behelainoa izan zen nagusi, lanbroa ez eze. Horrek, baina, ez zuen eragin bisitarien animoan, eta askok eta askok igo ... (2007ko ekainaren 14a)

TXIRRINGAZ07

Bihar abiatuko da Txirringaz07 Mañaritik

Txirringaz aurrera, Amnistia aukeran leloarekin, bihar, ekainaren 15ean, abiatuko da Mañarian Txirringaz07 bizikleta martxa. “Euskal errepresaliatu politikoei” elkartasuna adierazteko martxa hasteko txupinazoa jaurtiko dute 17:00etan ... (2007ko ekainaren 13a)

ARGINDARRA

Argiaren prezioak ia %2 egingo du gora datorren uztailetik aurrera

Argindarraren prezioak, batez beste, %1,81 egingo du gora uztailetik aurrera. (2007ko ekainaren 12a)

DURANGALDEKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen ia hiru milioi gizarte zerbitzuetara

Durangaldeko Mankomunitatearen 2007rako aurrekontuaren ia %40 gizarte zerbitzuetara bideratuko da: ia 7 milioi batzen dituen aurrekontua onartu dute, 3 milioi inguru gizarte zerbitzuetan erabiltzeko; horren barruan, etxean laguntza eskaintzeko ... (2007ko ekainaren 11a)

INFORMAZIO EZA

AHTaren inguruan kaleratutako informazinoa "engainagarria" dela dio EAE-ANVk

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren gaineko “informazio falta nabarmena salatu du EAE-ANVk, Udalak AHTaren proiektuari buruz udaletxeko arkupeetan jarritako informazioa “oso engainagarria” dela arrazoituz. (2007ko ekainaren 08a)

EROSKETA

Eroski taldearen baitako bihurtu da Caprabo supermerkatu katea

Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa ... (2007ko ekainaren 08a)

Industrigunea

Astelehenetik aurrera urik eta argirik ez Ertzilbengoan

Mallabiena industrigunerako eta EiTBrako sarreran dagoen Ertzilbengoa baserriak ez du luzaroan zutik iraungo. Datorren astelehenean etxea husteko epea amaituko da. Ondorioz, egun horretatik (hilaren 11tik) aurrera etxean ez da argi, ur edo antzeko ... (2007ko ekainaren 08a)

Gaztetxe-gatazka

Gaztetxearen gatazkan identifikatutako lau gazteek eguenean deklaratuko dute

Iurretako gazteek frontoi ondoko txabola okupatu ondoren ertzainak identifikatutako lau lagunek datorren eguen goizean (9:00etatik aurrera) deklaratu beharko dute, Durangoko Auzitegian. (2007ko ekainaren 08a)

Auzo-bidea

Ekainean Azkondo auzobidea erabarritzen hasiko dira

Ekainean hasi eta hiru hilabeteren barruan, Aulestiko Urre S.A. enpresak Azkondo auzobidea konponduko du. Udalak 33.000 eurotan esleitu dizkio lanak. (2007ko ekainaren 08a)

Irteerak

Lourdesera eta Errioxako bodega batera irteerak, ekainaren 15ean eta 30ean

Ekainaren 15etik 17ra Lourdeserako irteera antolatu du Bizian Gorak; hilaren 30ean, berriz, Mañariko jubilatuen elkarteak Errioxako bodega bat ezagutzeko irteera prestatu du. (2007ko ekainaren 08a)

Txirrindularitza

Durangoko klasikoa, Biraren atariko proba

Martitzenean Durango-Durango Emakumeen Saria korrituko da, 15:00etatik aurrera. Nazioarteko klasiko hori Estatu Espainiar osoan antolatzen den egun bateko probarik garrantzitsuena da. Hurrengo egunean hasiko den Emakumeen Birako oilarrak irteera ... (2007ko ekainaren 08a)

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra