Anboto
 

Herri barruko industria-lurretan ehun etxetik gora eraikiko dituzte

Herriguneko Forja, Gaztelurrutia eta Amezua enpresen lekuan 162 etxebizitza egingo dituzte (2007ko urtarrilaren 11a)

Nietzsche etzi San Agustinen

Urtarril, otsail eta martxoko antzerki programazioa aurkeztu du San Agustinek. (2007ko urtarrilaren 11a)

Justiziako langileek greba bertan behera utzi dute

EAEko Justizia Administrazioko langileek 2006ko urriaz geroztik egiten ziharduten greba bertan behera uztea erabaki dute. Jaurlaritzaren azken proposamenaren alde %57k egin dute, eta %43k kontra. Bizkaian izan dira emaitza estuenak, langileen %53k ... (2007ko urtarrilaren 10a)

Durangoko Udal Liburutegiak ordutegia zabalduko du

Irailean abiatutako Durangoko udal Liburutegiko ordutegiari domeka goizak, 10:00etatik 14:00etara, gehitu jakoz. (2007ko urtarrilaren 10a)

Andoni Zabala aurkeztu du alkatetzarako EAJk

Jose Loizatek (EAJ), Garaiko alkate 28 urte egingo dituenak, Udalaren gidaritza utziko du aurten. Bera da Durangaldean kargu horretan luzaroen jardun duena eta 77 urterekin utziko dio lekua hautagai berriari. (2007ko urtarrilaren 10a)

GOIZEKO 10:00ak ALDERA

Gizonezko bat hil da Durangon, kamioi batek eta bi autok elkar jota

Goizeko 10:15ak aldera auto istripu larria izan da Durangon, San Roketik saihesbidera sartzeko puntuan. Kamioi batek auto baten kontra jo du eta ondoren zetorren beste auto batek ezin izan du ibilgailuak saihestu eta euren kontra jo du. (2007ko urtarrilaren 10a)

Lapa-bonbak egiteko gailuak, Ertzaintzak Atxondon aurkitutako materialaren artean

Ertzaintzak azken egunetan Atxondon aurkitutako materialaren artean lapa-bonbak egiteko elementuak daudela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. (2007ko urtarrilaren 10a)

CCOOk “sindikatu-jazarpena” egiteaz salatu du Inyectametal

CIE-Automotive taldeko Inyectametal enpresak “sindikatu-jazarpena” egiten duela salatu du CCOOko Meatzari-metalurgiko Federazioak, “bidegabeko eran” sindikatu horretako ordezkaria kaleratzeagatik. Nabarmendu dutenez, ... (2007ko urtarrilaren 09a)

Monumentu-multzotik atera dute Urigoiena kaleko zati bat

Ospitale kaleko elkargunetik iparraldera doan Urigoiena kaleko tartea Hirigune Historikoaren monumentu-multzoan ez sartzea onartu du Aldundiko Kultura Ondarearen Zentroak, Udalak egindako eskaera aintzat hartuz. Horrela, Udalak egin ditzakeen ... (2007ko urtarrilaren 09a)

Juan Jose Ziarrustaren aldeko apustua egin du EAJk alkatetzarako

Legegintzaldi honetan alkate diharduen Juan Jose Ziarrustaren aldeko apustua egin du EAJk Durangon. Berau aurkeztuko dute datorren hauteskundeei begira zerrendaburu. (2007ko urtarrilaren 08a)

APARKATUTAKO AUTO BATEN ONDOAN

100 kiloko lehergailua aurkitu dute Atxondon, "berehala erabiltzeko moduan"

Lehergaia bidoi batean aurkitu du Ertzaintzak. Amonala eta soka detonatzailea zuen bidoia abandonatutako ibilgailu baten ondoan zegoen. Lehenengo datuen arabera, abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin lotura izan dezake. (2007ko urtarrilaren 04a)

Bosgarren sari baten zati bat tokatu da Berrizen (60.534)

Gabonetako loteriak dirutza utzi du Euskal Herrian, tartean, sari potoloa. Durangaldean, bosgarren sarietako bat Berrizen egokitu da. Zenbaki hau dituztenek dezimoko 5.000 euro jasoko dituzte. (2006ko abenduaren 22a)

Hirigintza planaren lehenengo fasea onartu da, Ezker Batua eta biztanle mugimenduaren oposizioarekin

EAJ, PSE eta Agustín Asua alkatea babesten duten zinegotzien botoari esker, Elorrioko hirigintza egitasmoaren lehenengo zatia onartu du udalbatzak. Puntu bakarra bozkatzeko deituak ziren zinegotziak ez ohiko deialdi honetara eta hitzordura huts egin ... (2006ko abenduaren 22a)

Kirol jarduerak lekuz aldatu dituzte kiroldegiko lanak direla-eta

2006ko abenduaren bigarren hamabostaldian, Berrizburu kiroldegiko egokitzapen eta hobekuntza obrak hasiko dira. Obra hauek aldagela eta gimnasioan burutuko dira, beraz Berrizko kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin zuzena izango dute. (2006ko abenduaren 20a)

Abadiñarren arteko lehen derbian, Gaztetxie nagusi

Joan zen zapatuan partida berezia jokatu zen Berrizko Berrizburu kiroldegian. Lehenengoz, Abadiñoko talde bi lehiatu ziren areto futbolean: Abadiño eta Gaztetxie. Giro bikaina harmailetan, lehiakortasun sanoa kantxan, eta hiru puntu garrantzitsu ... (2006ko abenduaren 14a)

 

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra