Uztailean abiatuko dituzten udalekuetarako, 58 neskato-mutikok eman dute izena dagoeneko, oraindino ere lekua badagoen arren. Horietariko 21 dira 3-5 urte artekoak, eta udako ludotekan jardungo dute, batez ere. (2007ko ekainaren 21a)
Gauzatu Industria egitasmoaren deialdi berria zabaldu du Jaurlaritzako Industria Sailak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) eskutik. Enpresa txiki eta ertainei (ETE), aurrerakin itzulgarrien bitartez, bideratutako ... (2007ko ekainaren 21a)
Euskal Herriko trinketeko klubik onenak zeintzuk diren asteburuan ebatziko da. Modalitate eta maila ezberdinetan, hamar final jokatuko dira, Irura, Gasteiz eta Abadiñoko trinketeetan. Tornosolok hartuko du finalik gehien; bost, guztira. Durangaldeko ... (2007ko ekainaren 21a)
Iñaki Izak (Zornotza, 21 urte) uztailaren 16an, Karmen egunean debutatuko du profesionaletan, Asegarce enpresagaz. Oraindino ez dago zehaztuta jaialdia. (2007ko ekainaren 21a)
Martitzenean, 17:40 aldera hasi ziren Ertzilbengoa (EiTBrako sarreran) baserria botatzen. Aurretik, udaltzainek barrua miatu zuten, inor ez zegoela ziurtzeko. Ezetz ikustean, ertzainak iritsi bezain laster hasi zen hondeagailua lanean. Hantxe izan ... (2007ko ekainaren 21a)
Suak argituko du, oraingoan ere, San Joan bezpera: espiritu txarrak uxatzeko gaua; suari gurariak bete eta txarrak erre ditzan eskatzeko gaua. Jatorrizko esangura guztia mantendu arren, Elizaren eraginez, ospakizun kristaura igarotako errito ... (2007ko ekainaren 21a)
Iurretako Ibarretxe kultur etxearen alboan, 2.500 metro koadroko azalera daukan aparkaleku berria zabaldu dute. 195.000 euroko aurrekontua izan du. (2007ko ekainaren 21a)
Akordioaren eta herri-kontsultaren aldeko sinadura-batzea abiatu du Lokarri sareak. Ekainaren 8an hasi ziren sinadurak herririk herri batzen, eta uztailaren 8ra arte ibiliko da akordioaren eta kontsultaren aldeko gizarte sarearen furgoneta. Durangon ... (2007ko ekainaren 21a)
San Pedro egunean, ekainaren 29an, goizean goiz, 09:00etan jaurtitako txupinazoarekin, jai giroz bustiko da Tabira auzoa. (2007ko ekainaren 21a)
San Joan bezperan, zapatuan izango da, aurten, Elorrion antolatu ohi duten kultur azoka. Musikaire egitasmoaren barruan eratu dena VII. Kultur Azoka izango da. Goizean goiz, 09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:30ak ingurura arte egongo da Gernikako ... (2007ko ekainaren 21a)
Santiago, Santa Ana eta San Inazio. Hirurak bata bestearen atzetik ospatzen dituzte Garain, jai giroa nagusituz. Hala ere, aurrekari moduan, San Joan jaiak ere ospatzen dituzte, Momoitioko San Joan baselizan, hain zuzen. (2007ko ekainaren 21a)
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko onarpena atzera bota eta proiektua geldituz gero “arrazoi politikoengatik” izango dela argitu gura izan du Agustin Asua alkate ohiak dioenez, eta ez ... (2007ko ekainaren 20a)
Durangotik Abadiñora eroango dira trenen gordeleku eta tailerrak; Lebario auzora, hain zuzen. Hala ere, horretarako eraikitze lanak atzeratu egingo direla azaldu du Euskal Trenbide Sareko (ETS) arduradunak. (2007ko ekainaren 20a)
Durangoko 25 kolektibok, AHT Gelditu Elkarlanarekin batera deitutako manifestazioarekin, 2.000 lagun inguruk bat egin zuten. Mila arrazoi daude AHT Gelditu! goiburuarekin, trenaren aurka “desobedientzia zibila” egitea proposatu ... (2007ko ekainaren 18a)
Oinarrian langile-auzoa eta etorkin famili askorekin. Halaxe hasi zen Esteban Bilbao auzoa, orain Aramotz Auzunea dena. Horretaz 50 urte bete dira eta hori aintzat hartuz jaialdi berezia antolatu du, ekainaren 23rako, auzo elkarteak . Auzoan bizi ... (2007ko ekainaren 18a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
