Musika sakroa modalitatean bigarren saria jaso dute eta folklore modalitatean hirugarrena eta zilarrezko diploma. (2010ko uztailaren 09a)
Batetik, Goienkaleko harlauza grisak leunduko dituzte, gainetik ibiltzeko "deserosoak" direlako. Bestetik, Alde Zaharrean han-hemenka hondatuta dauden guneak konponduko dituzte; tartean Kurutziagako iturriaren ondoko gunea. (2010ko uztailaren 09a)
Barikutik domekara, hiru egunetarako jaietarako egitarau zabal eta interesgarria atondu du Mendiola auzoko Jai Batzordeak. (2010ko uztailaren 09a)
Bizkaiko Aldundiaren aurtengo aurreikuspenetan ez dagoela Izurtzan biribilgunea egitea eta proiektua datorren urtean gauzatzea ere "oso gaitz" ikusten dutela jakinarazi zioten, joan zen barikuan Aldundian egin zuten batzarrean, Udalari. (2010ko uztailaren 09a)
Kultur Etxeko lehenengo solairuan ipini dituzte herritarrek erakusketarako bidali dituzten argazkiak, uztailean zehar eta abuztu erdialdeko herriko jaietara arte bertan izango dira ikusgai. (2010ko uztailaren 09a)
Ordenantza datorren ostiralean sartuko da indarrean eta, horrela, berdintasunean oinarritutako komunikazioa bultzatuko dute Udalak igortzen dituen dokumentu eta irudi guztietan. (2010ko uztailaren 09a)
Datozen lau barikuetan, 22:00etatik aurrera, zinema emanaldiak eskainiko dituzte Atxondon. Gaur izango da lehenengoa: Arrazolako frontoian Eutsi! filma jarriko dute. (2010ko uztailaren 09a)
Finala gaur jokatuko dute, Zumarragako Beloki pilotalekuan. (2010ko uztailaren 09a)
Zapatu honetatik aurrera eta bestelakorik jakinarazi arte, Euskotrenek Mallabia-Ondarroa autobus lineen ibilbidea aldatuko du Eibarren. (2010ko uztailaren 09a)
Aspek ez dio kontratua berritu Asier Berasaluzeri (Berriz, 27 urte) eta goizetik gauera bizitza aldatu zaio. Dena dela, pilota munduari lotuta jarraitzeko asmoa dauka. Aspen izan duen ibilbideaz eta hemendik aurrera izango duenari buruz jardun dugu. (2010ko uztailaren 09a)
Txapligua jaurtiz hasi ziren asteazkenean jaiak ofizialki, eta astebururako hainbat ekitaldi programatuta daude. (2010ko uztailaren 09a)
Tenperaturak ia 40 gradura helduko dira, eta iluntzean euria zein txingorra bota dezake. (2010ko uztailaren 08a)
Munduko Pilota Batzarrak antolatuta Boisen (AEB) III. Nazioarteko Nesken Gomazko Paleta Txapelketa jokatuko da. (2010ko uztailaren 08a)
Gaur Garai, Durango, Abadiño, Berriz eta Zornotzako 11 lagunek osatzen dute taldea, eta gura duten guztientzako "atea zabalik" dutela diote. (2010ko uztailaren 08a)
Durangoko Corus Layde metal arloko enpresan CCOOk irabazi ditu hauteskunde sindikalak, ELAri gehiengoa kenduz. (2010ko uztailaren 08a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
