Durangaldeko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko burututako programa dela-eta Zaldibarri bost lanpostu dagozkio. (2010ko martxoaren 13a)
Hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibarko Gazte Asanbladak Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko. (2010ko martxoaren 06a)
Zaldibarko liburutegi berriko lanak nahiko aurreratuta daudela azaldu du liburutegiko arduradunak. Liburutegi berria Udaletxe parean egindako etxe eraikuntzaren beheko solairuan egongo da. (2010ko martxoaren 05a)
Otsailaren 26tik 28ra bitartean itxialdia egin zuten hainbat lagunek Zaldibarren, presoen eskubideen aldeko ekimen moduan. Abadiñok hartuko du itxialdiaren lekukoa, hilaren 12tik 14ra. (2010ko martxoaren 02a)
Zaldibarko amnistiaren aldeko mugimenduak itxialdia egingo du " euskal presoen eskubideen defentsan"; Gaztetxean egingo dute barikutik domekara. (2010ko otsailaren 26a)
Urtero antolatzen den tonbola solidarioan 8.560 euro batu zuten, iaz baino 300 euro gehiago. (2010ko otsailaren 17a)
Enplegu eta toki-jasangarritasunerako estatuko fondoko diru-laguntza eskakizuna egitea onartu dute aldeko sei boto eta lau abstentziogaz udalbatzarrak egindako azkeneko osoko bilkuran. (2010ko otsailaren 14a)
Barikuan, 19:00etan hasita zabalik izango da astero-astero parrokian batzen diren emakume taldeak antoltazen duen tonbola. Emakume taldeak jositako mahai-zapiak, etxean egindako mermeladak, eta beste hainbat sari, 1600 izango dira guztira. (2010ko otsailaren 12a)
Santamañezarreko tontorrean, bertako 1.200 arbola landatzeko antolatu duten irteeran parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, Udaletxean egindako agerraldian. (2010ko urtarrilaren 24a)
Herriko historia gordetzeko darabilen eginahalean, Zaldibarko soinujoleak izenburua daroan 28. liburuxka kaleratu du Balendin Lasuen zaldibartarrak. (2010ko urtarrilaren 19a)
Jaunarena 4 t'erdian, eta Onsalo-Galarraga binaka izan dira aurtengo edizioko garaileak. (2010ko urtarrilaren 04a)
Aho batez onartu zuen Zaldibarko udalbatzak urteko azken bilkuran, 2010-2012 urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa. Datorren urte hasieran onartuko dutela Euskararen Ordenantza aurreratu digute Udal Gobernuko ordezkariek. (2009ko abenduaren 21a)
Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako azken finalerdiak. Larrinaga elorriarrak binakako lehian hartu zuen parte, eta ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu. Abenduaren 31n jokatuko dira finalak. (2009ko abenduaren 18a)
Gaur gauean jakingo da nortzuk osatuko duten Olazar Pilota Txapelketako finaletako programa. (2009ko abenduaren 17a)
Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako lehen finalerdiak. Beraz, badakigu dagoeneko nortzuk diren lehenengo finalistak. (2009ko abenduaren 11a)
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
