Anboto
 

Zaldibar

LAN-ISTRIPUA

Behargin bat zauritu da Zaldibarren izandako lan-istripu baten

Zaldibarko LA.R.F beharginak lan-istripua izan du, asteon. Zaldibarko enpresa baten gertatu da ezbeharra, langileak eskua prentsa-hidrauliko baten harrapatu ondoren. Halaxe eman dute jakitera DYAko arduradunek. (2007ko irailaren 20a)

LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Gazaga auzoan, pinu batek azpian harrapatuta

Pinu batek azpian harrapatuta behargin bat hil da Zaldibarren. DYAk eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra, atzo, 16:30ak inguruan gertatu zen. (2007ko uztailaren 26a)

Gehiengoa Udalean

EAJ eta PSE-EE gobernuan

Batzordeetariko lau maiatzeko udal hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen, baina alkatetzan jarraituko duen EAJ alderdiak gidatuko ditu, eta beste bi batzorde PSE-EE alderdiak kudeatuko ditu (2007ko uztailaren 19a)

Jaiak

Santamariñe jaiak Goierri auzoan

Uztailaren 17an, martitzenean, 20:00etan altxatuko dute Goierriko Santamariñeko jaien hasiera adieraziko dauen txopoa (2007ko uztailaren 12a)

Txirrindularitza-Ruben Perez

“Helmugara iristen den ihesaldiren bat harrapatzea itzela litzateke”

Ruben Perezek (Zaldibar, 25 urte) lehenengoz korrituko du Tourra, Euskaltel-Euskadi taldeko elastikoa soinean daukala. Taldeari ahal duen guztian duintasunez laguntzea eta Eliseoko Zelaietako helmuga-marra zeharkatzea ditu helburu. Tourrera doala ... (2007ko ekainaren 28a)

Bilboko Liburu azoka

Lasuen, Urrezko luma Bilbon

Balendin Lasuen, Zaldibarko alkate izandakoak Bilboko Areatzan urtero ospatzen duten Liburu Azokako Urrezko Luma saria jaso du. (2007ko ekainaren 04a)

2007 urterako aurrekontuak

EAJ, EA eta Independienteen botuekin onartu dituzte aurrekontuak

Futbol zelaiaren egitasmora bideratuko dute 2.007an Zaldibarko Udalean inertsioen erdia ia. (2007ko maiatzaren 15a)

Aurrekontuak

2007. urterako udalaren aurrekontuak

Aurreko bi legegintzaldietako joera apurtuta, maiatzean egingo dute aurten Udalean, 2007 urte honetarako aurrekontua eztabaidatzeko, eta kasua bada onartzeko osoko bilkura. (2007ko maiatzaren 10a)

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Aldizkariak oparitu, eta liburuak zozketatuko dituzte

Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hilerokoa ezezik, bestelako ekimenak ere jarri dituzte abian Udal Liburutegian. (2007ko apirilaren 19a)

Saskibaloia

Zalduak sendo hasi du fasea, bitik bi irabazita

Zaldua-Julza taldeak garaipen birekin hasi du Bizkaiko lehen mailako seniorren jaitsiera fasea. Partida biak asteburuan jokatu zituen; jardunaldiari zegokiona zapatuan, eta atzeratutako bat domekan. Lehena 20 puntuko aldearekin irabazi zion ... (2007ko martxoaren 22a)

Zaldua

Kluba gidatzeko lagun-talde berria osatu da

Zaldua Kirol Taldeko futbol sailak bizirik jarraituko du ekainetik aurrera. Joan zen asteburuan, taldearen egoera larriari irtenbidea eman asmoz egindako batzarrean, hamaika laguneko taldea Zalduaren gidaritza hartzeko prest agertu zen. Gehienak ... (2007ko martxoaren 22a)

Gaztetxearen 3 urtebetetzea

3. urteurrena ospatzen aste bete

Urteurrena dela-eta, herriko buzoietan komunikatu bat zabaldu dute gazteek, eta besteak beste, herriko gazte guztiei gonbita egiten diote Gaztetxean parte hartzeko, batzarrak astelehenetan, arratsaldeko 18:30ean, izaten direla gogoratuz. (2007ko martxoaren 02a)

Kontuan entzun eta liburuak irakurtzeko

Aulki eta mahaiak alboratzen dituzte liburutegian hilabete guztietako azkenengo ostiralean. Izkina baten eta normalean kiribilduta izaten duten alfonbra lurrean zabal-zabalik ipini, eta kontuak entzutera gerturatzen dira umeak. (2007ko martxoaren 02a)

Futbola

Zalduak hasi eta bukatu arretaz jokatu behar du

Abadiñoren aurkako derbian lehen minutuan jaso zuen gola. Ondoren, partida osoan zehar ezinean aritu zen. Asteburuan Apurtuarte liderra jasoko du etxean, multzoko talderik golegileena. Hauekin ez dago arreta unebatean ere galtzerik. (2007ko otsailaren 15a)

Herriko misiolariak laguntzeko tonbola

25 urte betetzen ditu aurten Zaldibarko elkartasun tonbolak (2007ko otsailaren 08a)

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra