Txinurrisolo eta Trañabarren kaleak berrurbanizatzeko lanak amaitu dituzte

Anboto 2024ko api. 30a, 12:50

Lan hauek burutzeko 302.686 euro bideratu dituzte. Helburua kale honetako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da. 

Traña-Matienako erdigunean trafikorik gabeko inguruneak sortzen jarraitzea helburu duen Txinurrisolo-Trañabarren kalearen berrurbanizazioa amaituta dago dagoeneko. "Oso obra garrantzitsua zen, eta aurreikusitako egunetan amaitu da, jaietan eremu osoan segurtasunez ibili ahal izateko. Bizilagunek hobekuntza nabarmena nabarituko dute epe luzera", adierazi du Jose Luis Navarro Hirigintza zinegotziak. 

Udaletik jakitera eman dutenez, kalea oinezkoentzat izango da, eta baimendutako ibilgailuak 15 minuturako baino ezin izango dira sartu. Bestalde, Txinurrisolo kaleaz gain, urbanizatu beharreko eremua Laboral Kutxaren paretik BBKraino zabaldu da. Horrekin Trañabarren kaleko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dute. 

"Legealdi honetako erronketako bat da. Obra garrantzitsua da, herritarrek luzaroan itxaron izan dute eta bizitza-kalitatearen hobekuntza nabarmena ekarriko du. Pauso garrantzitsua da Traña-Matiena berriztatzeko prozesuan", azpimarratu du Mikel Urrutia alkateak.                                                                                                                                                                   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!