Mendiolako eskolaren mendeurrena bazkari herrikoi bategaz ospatuko dute

Anboto 2024ko mai. 1a, 12:57

Abadiñoko Mendiola auzoan eskola martxan hasi zenetik 100 urte igaro dira. Hori dela eta, maiatzaren 25erako Errekatxo Auzo Elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du. Tartean dokumentalaren aurkezpena eta bazkari herrikoia.

Antolatzaileek mendeurren jaia parte hartzera herritar guztiak gonbidatu dituzte, eta gogoratu dute gaur, maiatzak 3, dela azken eguna bazkariko txartelak erosteko. Ordaintzeko bizum-a egin behar da 645 702 530 telefonora. Kontzeptuan ondorengoa jarri beharko da: izen-abizenak + tiket kopurua. 

EGITARAUA

  • 11:00etatik aurrera Argazki erakusketa
  • 12:00etan Mendiolako Alluitz Dantza Taldea
  • 12:30ean Dokumentalaren aurkezpen eta emanaldia
  • Ondoren, berbaldia
  • 14:30ean Bazkari herrikoia
  • 17:30ean Kantuak eta musika
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!