Ludotekan eta umeentzako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago Abadiñon

Anboto 2024ko mai. 2a, 13:06

Abadiñoko Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako udako jardueretan izena emateko epea ireki du. Ludoteka eta Herri Udalekua programak dira eta gaurtik maiatzaren 20ra arte aukera egongo da izena emateko. Hau udaleko webgunean dagoen inprimakiaren bidez egingo da. Zailtasunak dituztenek berriz, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan egin ahalko dituzte. 

Ludotekaren jarduera Haur Hezkuntzako umeei (HH2-HH5) dago zuzenduta eta Zelaieta Eskolan egingo da, 9:30etatik 13:30era, ekainaren 24tik uztailaren 12ra. 

Herri Udalekuak programa Lehen Hezkuntzako umeei (1. mailatik 6. mailara) dago zuzenduta, eta jarduerak egun eta ordutegi berberetan egingo dira Traña-Matienako Eskolan. 

Bestalde, autobus zerbitzua egongo dela jakitera eman dute Abadiñoko Udaletik, baita haurtzaindegi-zerbitzua ere. Zerbitzu bi hauek Katalamixonek kudeatuko ditu, eta zalantzak argitzeko emaila prestatu dute: katalamixonudalekuak@gmail.com 

Prezioak eta hobariak
Jarduera horien prezioa 80 euroko da familia unitate bakoitzeko, eta bigarren neba/arrebarentzatko 56 eurokoa. Berritasun modura, udaletik jakitera eman dute, aurten, %90, %75 eta %50eko hobariak aplikatuko direla familiaren errentaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!