2024/06/08 08:30

Baztanera irteera

Baztanera irteera
Atxondoko plaza, Atxondo

Asuntze Mendi Taldeak Baztanera irteera antolatu du ekainaren 8an eta 9an. Zapatuan Alkurruntz mendia igoko dute eta Lekarozko aterpetxean hartuko dute ostatu (afaria, lo eta gosaria). Domekan, Leurtzako urtegitik Soro ttipia mendira. Prezioa, 30 euro da. Izena emateko azken eguna maiatzak 15 da, asuntzemk@hotmail.com helbide elektronikoan ala 680 538 390 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!