Berrizko XXV. Kaleko Pintura Lehiaketa maiatzaren 4an egingo dute

Anboto 2024ko api. 24a, 07:45
Karlos Berrizbeitia, iazko lehiaketaren irabazlea.

Datorren maiatzaren 4ean egingo dute Berrizko Pintura Lehiaketa; 25. edizioa du aurtengoa. Irabazleak 700 euro jasoko ditu, bigarren lanaren egileak 600 euro, eta hirugarrenak 500 euro; herriko sari berezi bat egongo da 400 eurokoa. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute. 

Ohi bezala, lanak aire zabalean egin beharko dira, Berrizen, herriko irudi eta elementuetan oinarrituta, eta lehiaketaren egun berean; teknika librean egin ahalko dira lanak, eta parte hartzaileek euren material eta tresnak erabili beharko dituzte. 

Lan irabazleegaz erakusketa bat egingo dute Berrizko Kultur etxean, maiatzaren 6tik 31ra bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!