Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki. Zerbitzuak formakuntza tailer bat jarriko du martxan Berrizen.
Datak eta ordutegiak
Ikastaroa honako egun hauetan eskainiko dute: apirilaren 25ean eta maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Saio guztiak Berrizko Adinekoen egoitzan eskainiko dituzte 11:00etatik 12:30etara. Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da honako bide hauetan: 94 62 00 546 / 680 425 764 telefonoak eta zaindu@dma.eus helbidea.