Domekan XXIV. Umeen Euskal Jaia egingo dute Berrizen

Anboto 2024ko mai. 2a, 13:51

San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeek Berrizko Udalaren laguntzagaz antolatu dute Umeen Euskal Jaia. Aurten, 24. edizioa izango du ekimenak, eta Berrizen egingo dute. Antolatzaileen arabera 200 ume inguruk egingo dute dantzan domekan, maiatzak 5. 

Egun osoko egitaraua prestatu dute domekarako.

XXIV. Umeen Euskal Jaia

  • 11:00etan, Dantza taldeen harrera. 
  • 11:30ean, kalejira Berrizko kaleetatik. 
  • 13:30ean, bazkaltzera joateko hitzordua.
  • 16:30ean, umeen elkartzea dantzarako. 
  • 17:00etan, Alardea, Olakueta plazan (euria eginez gero, frontoian).
  • 18:30ean, bueltarako autobusak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!