Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak bisita kultural bat antolatu du Estibalizko santutegia eta Armentiako San Prudentzioren basilika ezagutzeko. Txangoak maiatzaren 22an eta 30ean egingo dituzte. Irteerak arratsaldez eta doan izango dira. Gida bat arduratuko da leku bakoitzaren zehetasunak emateaz.
Hilaren 22ko txangoan Elorrioko, Atxondoko eta Abadiñoko adinekoek parte hartu ahalko dute. 30ekoan, berriz, Zaldibarkoek, Garaikoek, Iurretakoek, Izurtzakoek, Berrizkoek, Mañarikoek eta Otxandiokoek.