'Elorrixon dendarik dena' izeneko kanpaina maiatzaren 2an abiatuko da eta 31ra arte egongo da martxan. Elorriarrek 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte. Elorrioko Udaletik jakitera eman dutenez, 18 urtetik gorako herritarrek bina bonu trukatzeko aukera izango dute.
Erosketak komertzio bakarrean edo bitan egin ahalko dira; betiere, kanpainara atxikitutako negozioak badira. Guztira, herriko 31 komertzio atxikitu dira kanpainara, eta bakoitzak 64 bono izango ditu herritarren eskura.
Bestalde, aurreko edizioetan bezala, bonoak ez direla fisikoak izango azaldu dute. Hauek kudeatzeko merkatariek kudeatutako aplikazioa erabiliko da. Hori horrela, herritarrek euren NANarekin komertzioetara joan eta erosketa eginb eharko dute bakarrik.