Aitor Romero garaitarrak KO bidez lortu du bere ibilbide profesionaleko zazpigarren garaipena

Joseba Derteano 2025ko urr. 7a, 09:00

Asteburuko borrokaldia lehenengo roundean amaitu zuen.

Aitor Romero garaitarra sasoian dago. Asteburuan bere zazpigarren garaipen profesionala lortu zuen Bilbao Grand Slan - Diamong Edition izeneko jaialdian. K1 modalitatean eta 86 kilora arteko pisuan, lehenengo roundean amaitu zuen borrokaldia, KO bidez.

Oraingoan Custom Fighter babesle ofizialaren laguntzarekin eta Josito Team talde profesionaleko kide gisa aritu da lehen aldiz, baina Indar Xsport klubeko eta Laureano Fight Teameko ordezkari izaten jarraituz.

Bere ibilbide profesionalean pauso sendoak ematen dabil borrokalari garaitarra. Orain arte lehiatutako bederatzi borrokaldietatik zazpi irabazi ditu eta azkenengo garaipen biak KO bidez heldu dira. Gainera, apirilean K1 profesionaleko Espainiako txapeldun geratu zen WKL ligan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!