Hiru garaipen segidan lortuta, Iurretako Ohorezko Mailako zulotik irten da

Joseba Derteano 2024ko api. 25a, 13:00
Iurretakoko jokalariak aurten etxean jokaturiko partidu batean. (Argazkia: Luis Iturrioz)

Hortzak estutu, egoerari adarretatik heldu eta jaitsiera postuetatik irten da Iurretako, azken asteetako emaitza bolada onari eskerrak. Bost jardunaldi falta dira aurtengo liga amaitzeko. 

Iurretakok zazpi garaipen daramatza eta euretariko hiru azken hiru jardunaldietan heldu dira. Uritarra (1-0), San Pedro (1-2) eta Arratia (0-1) mendean hartuta, Ohorezko Mailako jaitsiera postutik irten da bost jardunaldi falta direnean liga amaitzeko. 

Aipatzekoa da Adrian Tejedaren ekarpena. Otsailean batu zen Iurretakora, Ondarroako Aurrera taldetik, eta bereak izan ziren Uritarraren eta Arratiaren kontrako garaipeneko golak. San Pedroren kontra, taldeak nortasun handia erakutsi zuen. Atzetik hasi eta irabazteko kapaz izan zen Asier Santosen eta taldeko golegile nagusia den Jon Filippiniren golei eskerrak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!