Ate irekien jardunaldia egin dute Iurretako Smurfit Kappa enpresan

Anboto 2024ko mai. 3a, 11:06

Rafael Sarrionandia Iurretako lantokiko zuzendari orokorra (erdian), eta, Iurreta, Durango eta Zornotzako alkateak

XI. Segurtasunaren eta Osasunaren Astearen barruan ate irekien jardunaldia antolatu dute Iurretako Smurfit Kappa enpresan.

Iurretako Smurfit Kappa Nervion enpresak XI. Segurtasunaren eta Osasunaren Astea antolatu du, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda. Erabaki seguruak. Ez gelditu 'egongo balitz...' pentsatzen lelopean, langileei zuzendutako egitarau zabala prestatu du enpresak, mugimenduan dauden makinen inguruan entrenamendua eta kontzientziazioa, eta, bide-segurtasuna ardatz hartuta.

Ate irekien jardunaldia ere antolatu zuen Iurretako Semurfit Kappa enpresak, apirilaren 27an. Lantokiaren prozesu produktiboa  erakutsi zuten bisita gidatuen bitartez. "Jasangarritasunean egindako inbertsioak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Eta, paper-hondakinen balorazio eta kudeaketarako azpiegitura berria ikusi zuten", azaldu dute enpresako arduradunek. 300 lagunetik gora bertaratu ziren. Iurreta, Durango eta Zornotzako alkateak ere bertaratu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!