[EGUNERATUA] Ireki dute Izurtza inguruko errepidea eta ziklista ospitalera eraman dute

Anboto 2024ko mai. 5a, 11:29

Ondoezik sentitu eta erori egin da ziklista.

Gaur, 09:45 inguruan, txirrindulari bat “ondoezik” sentitu da Izurtza inguruko Bi-623 errepidean zebilela eta errepidera erori da, Ertzaintzako iturrien esanetan. Osasun zerbitzukoak bertaratu dira txirrindularia artatzera. Ertzaintzako helikoptero bat ere joan da eta inguruko landa batean lur hartu du. Ziklista bertara igo dute Gurutzetako ospitalera eramateko.

Jazoerak iraun duen bitartean errepidea itxita egon da noranzko bietan eta auto-ilarak izan dira. Dagoeneko errei biak zabalik daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!