Urko Bullon atzelari zornotzarrak eta Apezetxeak 22-11 menderatu zituzten Etxaniz eta Balerdi txapelketako lehenengo jardunaldian. Aingeru Bernaola mañariarrak Zubizarretagaz osatu zuen bikotea. Rekalde-Oliden bikoteari 22-18 irabazi zioten. Bernaolak datorren martitzenean jokatuko du txapelketako bigarren partidua.
Master Kaiola
Zornotzako Master Kaiola txapelketako albisteak ez dira hain onak. Koldo Bikandi iurretarra eta Beñat Oregi zornotzarra txapelketatik kanpora geratu dira Lizeagaren eta Camporen kontra galduta. Ondorioz eskualdeko ordezkari bakarra geratzen da: Bernaola mañariarra. Lizeagaren kontra ariko da maiatzaren 3an.