2022ko abenduan Mallabiko Udalean egindako osoko bilkuran 'Zubitegi Kirol Parkea' izeneko proiektua esleitzea erabaki zuten, mallabitarren gizarte-, kultura- eta kirol- garapenerako aire zabaleko kirol- eta aisialdirako parkea. Eta dagoeneko, kirol parkeko lehenengo fasea bukatu dute. Hori horrela, Mallabiko Udaletik jakitera eman duten, orain kirolaz eta aire zabaleko entretenimenduaz arduratzen den gune berri bat dutela herrian.
Kirol parke berria Zubitegi errekaren ezkerraldean dago kokatuta. Udalak 17.374 metro koadroko lursail bat erosi zuen, eta bertan eraiki du gune berria. "Zubitegik kiroldegi-parkearen tipologia berri bat aztertzen du, eraikin itxien gehiegizko kontsumoa eta mantentze-lanak saihesten dituena, aire zabaleko jarduera sustatzen duena eta egitura ezagun, koloretsu eta jostagarria sortzen duena", adierazi dute udaletik. "Parke honen helburua gure gazteak eta familiak herrian geratzea ekar dezakeen instalazioa egitea da", gaineratu du Igor Agirre alkateak.