Final-zortzirenetan Sorlí Benicarló kanporatuta, Sevillako Starlabs Morón taldearen aurka jokatuko ditu final-laurdenak. Joaneko partidua zapatu honetan izango da, 18:30ean, Zornotzako Larrea kiroldegian. Harmailak betetzeko deia egin dute klubetik. Itzulerakoa hurrengo asteburuan izango da.