Teknei Zornotza aldapa gora duen kanporaketari buelta ematera doa Sevillara

Anboto 2024ko mai. 3a, 16:00

Igoera faseko joanekoa zazpi puntugatik galdu zuen.

Teknei Zornotza Zilarrezko Ligako igoera fasea jokatzen ari da. Final-zortzirenak gaindituta, aldapa gora jarri zaio final-laurdenetako kanporaketa. Larrea kiroldegian jokatutako joanekoa 72-79 galdu zuen Sevillako Starlabs Moron taldearen kontra. Itzuliko neurketa domekan arratsaldean jokatuko dute Sevillan eta Teknei Zornotzak zortzi puntugatik irabazi beharra dauka Urrezko Ligara igotzeko aukerekin jarraitu gura badu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!