Wadokan Ninjutsu kirol elkarteak Daganzo de Arriba herrian (Madril) izandako txapelketan parte hartu zuen zapatuan eta hamabi bider igo zen podiumera zazpi kiderekin. Defentsa pertsonala eta semi-contact modalitateetan aritu ziren. Honako hauek dira dominak irabazitako gazteak: Nhoa Bilbaok urrezko bi; Pablo Gurtubayk zilarrezko bat; Iker Aranak zilarrezko bat eta brontzezko bat; Sare Salasek urrezko bat, Guethary Ibarretexek urrezko bi; Naroa Martinezek zilarrezko bat eta brontzezko bat; Daniella Alonsok zilarrezko bat eta brontzezko bat.
Apirilaren 27an Viso de San Juan herrian (Toledo, Gaztela-Mantxa) izango den txapelketan ariko dira.