"Esker oneko berbak baino ez ditugu jaso, hunkituta gaude"

Anboto mai 05, 10:20 Durango

Fausto Odriozolak 50 urte egin ditu  Elcar burdindegian lanean, eta erretiroa hartzea erabaki du. Orain 75 urte zabalduriko dendak datozen egunetan itxiko ditu ateak, behin betiko. Odriozolak esker oneko berbak baino ez ditu, eta egunotan dendara eskerrak ematera joan zaizkion denekin hunkituta dago. Jubilatzeko gutxi falta zaiola ikusita eta komertzio txikiak bizi duen egoerak bultzatuta, denda ixtea erabaki du. 

“Antzerkiak ilusio handia egiten dit, taula gainera igotzeak ere bai, eta niretzat erronka itzela izango da”

Anboto mai 03, 13:30 Durango

Paula Prol ermuarra eta Maialen Marin durangarra antzezleak dira, 'Mi madre también quiso ser pez' antzezlaneko protagonistak. Amatasunak lagun biren arteko elkarrizketa zeharkatzen du; lehenengoaren kasuan, ama izan eta gero zalantzak ditu bere nahia hori ote den; bigarrenak, ostera, ama izan gura du, baina ez izatea erabaki du, mundua pikutara doalako bere ustetan. Prol antzezlaneko zuzendaria ere bada, Albar Cirarda laguntzaileagaz batera; La Brecha antzerki konpainiako kideak dira biak. Asteburuan emanaldi bikoitza dute, gaur Ermuan  eta bihar Durangon, etxean. 

Arriola antzokian, Elorrio
Durango, Durangaldea
Plateruena kultur aterpea, Durango
Igandea 5 eguraldia Min: 11ºC
Max: 24ºC
Astelehena 6 eguraldia Min: 11ºC
Max: 18ºC
Asteartea 7 eguraldia Min: 11ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Akordiotik ongizatera; 1976tik 2024ra

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Murillo Corzo (Ekonomialaria) mai 03 Durango

Bestelako garaiak ziran. Batzarrak egiteko zailtasunak nabarmenak ziran; gai zehatz batzuez hausnartzeko batzarrak antolatzea are zailagoa zan, baita arriskutsua ere. Gaur nire lantokia dan Orueko mu…
Burokrazia tonak

Erabiltzailearen aurpegia Markel Larruskain Narbaiza mai 03 Durango

Burokraziak irentsiko gaitu. Paper, fitxa, prozedura, arau, inprimaki, epe, lege eta baimenek bizitza hilko dute.