Durangoko Gozatu Gozategiak bigarren bider irabazi du Euskadiko pastarik onenaren saria. 2020an ‘Lur Garana’ pastarekin lortutakoa errepikatu du aurten ‘Mani&CO’ izenekoarekin Valentziako Dulcypas sariketan. Hori gutxi balitz, seigarren geratu da Espainiako hamar pastarik onenen zerrendan.
Oinarri bat eta haren gainean kakahuete formako pasta. Forma horixe du sorkuntza berriak. Oinarria galletak, toffe ukitu batek, sudachi geruza krematsuak eta txokolate kizkurrak osatzen dute. Dena, txokolate zurizko geruza batekin bildua. Eta haren gainean, harribitxi bat balitz lez, kakahuete itxurako pasta, gianduja kremaz egindakoa, kakahuetea eta coco kizkurtua nahastuz. “Jendeak erraz ulertzeko, turroi bigunaren testura du”, azaldu du Gozatu Gozotegiko Karmele Elexpek.
Gozatuko Dani Sousa, Anne Cornejo eta Karmele Elexperen imaginaziotik eta jakintzatik jaio da produktu berria. Eurekin batera, Gozatuko lan-talde osoaren ekapena ere nabarmendu du Elexpek.
Maiatzaren 4a Amaren Eguna da eta, egun horri begira, datorren aste erditik aurrera jarriko dute salgai pasta irabazlea Ermodo kalean dagoen gozotegian.
Pasta irabazlea.