Aurrekontu partehartzaileek "murrizketak" dituztela dio Herriaren Eskubideak

Anboto 2024ko mai. 3a, 10:38

Partaidetzarako aurrekontuetara bideratutako dirua "800.000 eurotik 200.000 eurora igaro dela" esan dute. 

Herriaren Eskubidea "haserre" agertu da "hedabideen bitartez" jakin duelako erabakiaren berri. Diotenez, "EAJk eta PSE-EEk %75 murriztuta erakutsi dute parte hartzearekiko duten konpromisoa". "EAJk eta PSE-EEk iragarritako aurrekontu parte-hartzaile horiek auzoak ere kanpoan uzten dituzte, 200.000 euroak proposamen orokorretara bideratuko baitira, orain arte auzoek beren proiektuak aukeratzeko jasotzen ziren 600.000 euroak kenduz", adierazi du Jorge Varela bozeramaileak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!