Zesta-puntariek gogotsu hasi dute Jai Alai League denboraldi berria. Zirkuituko lehenengo hitzorduan, Durangoko Master Seriesean, hirugarren setean erabaki ziren atzoko finalerdi biak. Lehenengoa Urreisti-Zabala bikoteak irabazi zuen Olharan-Ibarluzearen aurka. Bigarrena Barandikaren eta Lekerikaren aldera erori zen, Erkiagaren eta Del Rioren kontrako partiduan.
Finala datorren astelehen arratsaldean jokatuko da, San Fausto egunean. Jaialdia emakumeen erronkarekin hasiko da: Jai Alai Leagueko irabazleak, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea, eta azken Euskotren Winter Serieseko garaileak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, aurrez aurre izango dira.
Giro ona izan zen harmailetan.