Uztabarritzen bertso zirkuitua Arrazolara helduko da zapatuan

Anboto 2024ko mai. 9a, 10:35

Izurtzan egindako Uztabarritzen saioko argazkia.

Iruri Altzerreka, Erika Lagoma eta Ander Elorriaga bertsolariek parte hartuko dute saioan, Amillenan.

Uztabarritzen bertso zirkuituak Arrazolan du hurrengo saioa. Zapatu honetan izango da, 18:00etan, Arrazolako Amillena bentan. Lau bertsolari arituko dira bertsotan: Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Ander Elorriaga eta Julio Soto. Ainhoa Urienek egingo ditu gai jartzaile lanak. 

Uztabarritzen egitasmoko lau saio egin dira apiriletik hona, eskualdeko beste hainbeste herritan, eta Arrazolakoa bosgarrena izango da. Arrazolakoaren ondoren, saio bakarra geratuko da aurtengo zirkuitua amaitzeko, maiatzaren 17an Zaldibarren egingo dena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!