ATXILOKETA
Iurreta. Adolfo Abasolo atxilotu zuen, atzo, arratsaldean, Iurretan bertan, 2003an Bizkaiko auzitegiak ezarri zion kartzela zigorra osatzeko falta zaizkion sei hilabeteak betetzeko.
INBESTIDURA
Durango. Juan Jose Ziarrustaren testigua jaso du Aitziber Irigorasek, azken urteotan Durangoko alkateordea izan denak. Aurretik, Ziarrustaren heriotzaren ondoren, Pedro Luis Urainek hartu zuen hutsik geratutako zinegotzi kargua, “herri subiranoaren aurrean”.
Rock Maratoia
Abadiño. Abadiņoko Udalak, Gaztetxeak eta eskualdeko musikarien elkarteak antolatu dute aurtengoa.
AHT Ez Eguna
Atxondo. Domekan egun osoko egitaraua izango da herrian
Maketa Lehiaketa
Mañaria. Ekainaren 27 eta 28an, zuzeneko kontzertuan defenditu beharko ditue talde parte-hartzaileek eurek egindako abestiak
ADJUDIKAZIOA
Otxandio. Herriko igerilekuen kudeaketan jarraituko du hurrengo hiru urteetan be lan horretan jardun duen herriko enpresak.
SAN ISIDRO
Garai. Urteroko ohiturari hutsik egin barik, aurten be bazkari giroan ospatuko dute herritarrek San Isidro Eguna, baserritarren eguna.
DEIALDIA
Elorrio. Inori ezer “inposatu” gabe “denon ideiak eta proiektuak defendatu eta gauzatzeko jokaleku bat” sortzeko beharra nabarmendu, eta, maitzaren 10ean, Elorriotarren berbia errespetatu lelopean manifestazioa egingo dutela iragartzeko agerraldia egin du herritar talde batek: “Ez da inoiz inon gatazkarik konpondu alde bat baztertuz, eta ezker abertzalea baztertzeak eta jipoitzeak ez du gatazka konpontzeko balioko”.
INGURUMENA
Durango. Besteak beste, ingurumen eta iraunkortasunaren aldeko Udalsarea 21-i buruzko herritarren eritziak jasotzeko tresna izango den Ekobarometroa lantzen hasi da Udala.
BISITAK
Iurreta. Bibliotekaren bitartez Iurreta ezagutzera ematea eta Udal Liburutegiko herriko atalaren erabilera bultzatzea helburu hartuta, Iurreta ezagutu bisita gidatuak eratu ditu liburutegiak.
ELKARRIZKETA
Abadiño. Ander Iturraspe (Abadiņo, 1989) Athletic-en lehen taldeagaz entrenetan dabil azken aldian. Joaquin Caparrosek oso gustuko dau futbolaria eta baliteke datorren denboraldian lehen taldeagaz debuta egitea. Beragaz egon gara eta pozik dagoela esan deusku.
SASKIBALOIA
Durango. Lesioak izan dira Tabirakok azken asteetan pairatu duen ahuleziaren arrazoi nagusia eta joan den asteburuan ia lesionatu guztiak berreskuratu zituen Durangoko taldeak. Asko igarri zen, dudarik gabe, bai jokoan eta bai aulkian ere.
ARETO FUTBOLA
Bizkaia. Garaipen benetan garrantzitsua lortu zuten joan den asteburuan Mallabiko futbol taldeko jokalariek. Izan ere, datorren asteburuan Abadiņoko Gaztetxieren kontra berdinketa lortuta nahikoa izango baita ligako txapeldun izateko. Hala ere, irabaztera aterako dira mallabiko mutilak. Egindako denboraldi aparta ondo bukatu nahi dute eta txapela ahalik eta puntu gehienekin jantzi nahi dute.
ALDARAZPENA
Durango. Udalbatzarrak 4,35 milioi euroko aurrekontu aldarazpena onartu du “premiazko” hainbat diru-atal bideratzeko. Besteak beste, igerilekua (2,3 milioi), Kalebarriko liburutegia (600.000 euro), Kurutze Santua (294.000 euro) eta hainbat hirigintza obrarekin (300.000 euro) lotu dute dirua, edo, hainbat eraikinetan inbertsioak egiteko (320.000 euro) eta Astarloa Kulturgintzako egitasmo museografikorako (70.000 euro). EAJ, PSE-EE eta PP alde agertu dira eta kontra EAE udal taldea eta Aralar; EB-Berdeak abstenitu egin dira.
AZKEN IKASTAROAK
Berriz. Guraso Eskolako azken ikastaroak izango dira datozen asteotan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen (DBH) gurasoei zuzendutako saioak dira, eta bezperara arte eman daiteke izena.