Kirolak

Emaitzak: 200. 20 orrialdetik 1.a
ELKARRIZKETA

“Caparrosek nigan konfidantza dauka eta oso pozik nago”

2008ko maiatzaren 09a, 15:08
Abadiño.  Ander Iturraspe (Abadiņo, 1989) Athletic-en lehen taldeagaz entrenetan dabil azken aldian. Joaquin Caparrosek oso gustuko dau futbolaria eta baliteke datorren denboraldian lehen taldeagaz debuta egitea. Beragaz egon gara eta pozik dagoela esan deusku.
SASKIBALOIA

Lesioen infernua igarota garaipena poltsikoan

2008ko maiatzaren 09a, 15:01
Durango.  Lesioak izan dira Tabirakok azken asteetan pairatu duen ahuleziaren arrazoi nagusia eta joan den asteburuan ia lesionatu guztiak berreskuratu zituen Durangoko taldeak. Asko igarri zen, dudarik gabe, bai jokoan eta bai aulkian ere.
ARETO FUTBOLA

Txapeldunen usaina hartzen

2008ko maiatzaren 09a, 14:59
Bizkaia.  Garaipen benetan garrantzitsua lortu zuten joan den asteburuan Mallabiko futbol taldeko jokalariek. Izan ere, datorren asteburuan Abadiņoko Gaztetxieren kontra berdinketa lortuta nahikoa izango baita ligako txapeldun izateko. Hala ere, irabaztera aterako dira mallabiko mutilak. Egindako denboraldi aparta ondo bukatu nahi dute eta txapela ahalik eta puntu gehienekin jantzi nahi dute.
SASKIBALOIA

Tabirako-Sukia udaeskola martxan

2008ko maiatzaren 01a, 10:47
Durango.  Saskibaloiaz gozatzea helburu duen eskola batetaz ari gara: Tabirako-Sukia udaeskolaz, alegia. Lehenengo aldia da Tabirako Saskibaloi taldeak Durangon gisa honetako uda eskola bat antolatzen duena eta inguruko beharrizanei erantzuteko xedez sortu da ekimena.
FUTBOLA

Jokoan nagusi izan arren, markagailuan banakoa

2008ko maiatzaren 01a, 10:46
Durango.  Lagun Onak talde gipuzkoarra etorri zen joan den asteburuan Tabirara eta sailkapenean goialdean dauden arren, ez zuten futbol maila handiegirik erakutsi. Kulturala gehiago izan zen.
TXIRRINDULARITZA

Egoitz Garcia denboraldi bikaina egiten ari da

2008ko maiatzaren 01a, 10:43
Atxondo.  Hiru garaipen eskuratu berri ditu Atxondoko txirrindulariak azken egunotan. Seguros Bilbaon korritzen duen mutilak, Nojan, Palentzian eta Santibaņezen besoak altxatu ahal izan ditu azken aste honetan.
QUAD TRIALA

Traņa-Matienako Quad Trialen txapelketa arrakastatsua izan da

2008ko maiatzaren 01a, 10:43
Abadiño.  Eguraldia ere lagun izan zuten joan den asteburuan Matienara hurreratu zirenek eta giro onean pasa zuten arratsaldea. Quad Trialen euskadiko txapelketako lehen lehia izan zen joan den larunbatean jokatu zena eta ikusmira handia piztu zuen.
ZESTA PUNTA

Norgehiagoka parekatuak lehen partidetan

2008ko maiatzaren 01a, 10:40
Durango.  Joan den asteburuan hasi zen Nazioarteko lehenengo Master Jai irekia eta Durangoko Ezkurdi frontoian jokatu ziren partidak. Lehen kanporaketan Joxemi eta Arriola nagusitu ziren bitartean, bigarrena Iturrinok eta Onaindiak irabazi zuten.
GIMNASIA ERRITMIKOA

Gimnasia guztien gozagarri

2008ko maiatzaren 01a, 10:38
Durango.  Landakon jokatu zen gimnasia erritmikoaren txapelketako hirugarren fasea eta Durangoko Uztai Taldeak maila altua erakutsi zuen modalitate guztietan.
TXIRRINDULARITZA

Damiano Cunego garaile

2008ko apirilaren 16a, 12:21
Bizkaia.  Damiano Cunego Lampreko txirrindularia izan zen garaile joan den igandean Zornotzako Udaberri Sarian. Azken metroetan erabaki zen etapa, ordura arte beste lau txirrindularirekin aritu bait zen lehian.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia