"Proiektuaren helburu nagusia jolasgune berri bat sortzea izan da, familiarra eta freskagarria, mundu guztiak parte hartu ahal izan dezan, espazio irekia eta sarbidea erabat librea izanik", azaldu du Orlan Isoird alkateak. Jolas eremu berriak tamaina desberdinetako zurrusta bertikalak, helize formako beste bat eta Water Jorney-Tide Pool elementua izango ditu.
Bestalde, eraginkortasun energetikoa bilatu asmoz, zurrusta-parkeko ura berrerabiliko dela azaldu du udalak ohar baten bidez. 20.000 litroko lurpeko andel bat jarri dute, ur hori biltegiratu eta ponpaketa sistema baten bidez futbol zelaia ureztatzeko. "Horrela, ahalik eta ur boluen handiena aprobetxatu nahi da futbol zelaia ureztatzeko, sarearen kontsumoa minimizatuz", gaineratu du Isoirdek. Lanek 223.604, 93 euroko inbertsioa behar izan dute, eta horietatik 55.960,20 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarri ditu.