Uztargi.klik elkarteak Argazki Rallyaren II. edizioa egingo dute domekan

Anboto 2024ko api. 27a, 06:00

Artxiboko irudia.

Domekan Argazki Rallyaren II. edizioa ospatuko dute, Uztargi.klik elkarteak antolatuta. Hiru sari banatuko dituzte; 200 euroko saria irabaziko du lehenak, 150 euro bigarrenak, eta 100 eurokoa hirugarrenak. Gainera, zornotzar batek ateratzen duen argazki onenaren saria ere banatuko dute, 100 eurokoa. 

Parte hartu gura dutenek, egunean bertan eman beharko dute izena, Ixerbekoa Kiroldegian, 08:30-09:30 bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!