Teknei Zornotza Zilarrezko Ligako igoera fasea jokatzen ari da. Final-zortzirenak gaindituta, aldapa gora jarri zaio final-laurdenetako kanporaketa. Larrea kiroldegian jokatutako joanekoa 72-79 galdu zuen Sevillako Starlabs Moron taldearen kontra. Itzuliko neurketa domekan arratsaldean jokatuko dute Sevillan eta Teknei Zornotzak zortzi puntugatik irabazi beharra dauka Urrezko Ligara igotzeko aukerekin jarraitu gura badu.