Teknei Bizkaia Zornotzak agur esan dio igoerari

Anboto 2024ko mai. 6a, 13:32

Zornotza Saskibaloi Taldeko jokalariak (Argazkia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa)

Mikel Garitaonandiaren mutilek ez zuten kanporaketari buelta emateko aukerarik izan Andaluzian.

Urrezko Ligara igotzeko ametsak beste urtebetean itxaron beharko du. Teknei Bizkaia Zornotza kanporatuta geratu da Zilarrezko Ligako Igoera Faseko final laurdenetan. Etxean zazpi puntugatik galdu ostean, Moron de La Fronteran (Andaluzia) ezin izan zuten kanporaketa irauli Starlabs Moron taldearen aurka: 84-73. Hasieratik bertatik gehiago izan ziren andaluziarrak eta eurenak izan ziren lehenengo hiru laurdernak. Zornotzarrek azken laurdena irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!