Lehiaketa. Txinbo elkarte ornitologikoak antolatuta.
Durangok haur minbiziaren kontrako Gu be zuek gara jaialdi solidarioa hartuko du maiatzaren 12an. Jaia La Cuadri del Hospi elkarteak antolatu du udalaren eta herriko klub, ikastetxe eta elkarteen auzolanagaz. "Super deialdi bat egin gura dugu Durangoko kaleak marea urdin batekin betetzeko", esan dute. "Gainditu dezagun minbizia denok elkarrekin".
'Gureak gogoan, katea ez hausteko' ekimenagaz Bizkaiko dultzaineroak omentzeko aurten egingo diren omenaldietan lehenengoa izango da Mañariakoa. 10:30ean hasiko da kalejira batekin; 12:30ean baltseoa egingo dute, eta 13:00etan ekitaldi nagusia egingo dute plazan.
XX. mendeko Elorrio erretratatu zuen Alejandro Landabururen argazkiekin osatutako erakusketa.
Aurtengo edizioan Bizkaiko dultzaineroei omenaldia egingo zaie, kalejirek eta ekitaldi batek osatuta.
Ansorena familiak 2023an 1.000 argazki baino gehiago eman zizikion dohaintzan Gerediaga elkarteari; horietako ehun argazkigaz erakusketa egingo dute Durangoko Arte eta Historia museoan. Bihar egingo dute ate irekiera ekitaldia 19:00etan; Miren Amurizak berak idatzitako testu bat irakurriko du, eta Hanneke taldeak kontzertua eskainiko du.
Maiatzaren 12tik maiatzaren 25era San Trokaz jaiak ospatuko dituzte Abadiñon.