Durangoko Turismo Bulegoak Gerediaga elkartearekin lankidetzan antolatutako bisita gidatua. Izena eman behara da:Turismo Bulegoan, 946 03 39 38 telefono zenbakira deituta edo turismo@durango.eus helbide elektronikoan.
DAZT Durangoko Alde Zaharreko Tabernarien elkarteak Apirileko Feria antolatu du. Kontzertu flamenkoak, Andaluziako tapa tipikoak eta El Rocíoko amabirjinaren omenezko meza batu dituzte egitarauan.
XX. mendeko Elorrio erretratatu zuen Alejandro Landabururen argazkiekin osatutako erakusketa.
Aurtengo edizioan Bizkaiko dultzaineroei omenaldia egingo zaie, kalejirek eta ekitaldi batek osatuta.
Ansorena familiak 2023an 1.000 argazki baino gehiago eman zizikion dohaintzan Gerediaga elkarteari; horietako ehun argazkigaz erakusketa egingo dute Durangoko Arte eta Historia museoan. Bihar egingo dute ate irekiera ekitaldia 19:00etan; Miren Amurizak berak idatzitako testu bat irakurriko du, eta Hanneke taldeak kontzertua eskainiko du.
Maiatzaren 12tik maiatzaren 25era San Trokaz jaiak ospatuko dituzte Abadiñon.
MAIATZAK 13 18:00 Amorebieta Etxanoko hilerritik ateratako lehen gorpuzkia entregatzea, Zelaieta Zentroan. MAIATZAK 14 19:30 'Gora euskal errientsak!' (Asisko Urmeneta), Zelaieta zentroko auditorioan. MAIATZAK 17 20:00 Ikusiezinak dokumentala, Zornotza Aretaon. Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzela. MAIATZAK 18 12:00 Amorebieta eta Etxanoko herriak frankisten menpe gelditu zireneko oroitzapen eguna, Zelaieta parkean. Lore sortarene eskaintza 'Amorebieta-Etxanoko hilerrian aurkitutakoa' berbaldia (Aranzadi elkartea) Alaiak eta Zornoza koralaren emanaldia.
Garagardo azoka eguenetik zapatura irekiko dute Landako Gunean. Gaur aurkeztu dute ekimena.
Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra bitartean Mallabian Kultur Hamabostaldia ospatuko dute.