Uxue Ortiz abadiñarrak zilarrezko domina bi irabazi ditu Espainiako atletismo txapelketan

Anboto 2024ko api. 29a, 08:36

100 eta 200 metrotan azpitxapeldun geratu da.

Uxue Ortiz Ortuzar abadiñarra domina birekin itzuli du Valentziatik Espainiako FEDDI atletismo txapelketan aritu ostean. Zilarrezko domina bi irabazi ditu: 100 eta 200 metrotan. 16 urteko abadiñarrak Basauriko Javi Conde atletismo klubean lehiatzen du eta iaz ere emaitza bikainak lortu zituen Espainiako txapelketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!