Rock Maratoia
Abadiño. Abadiņoko Udalak, Gaztetxeak eta eskualdeko musikarien elkarteak antolatu dute aurtengoa.
GAUR ARRATSALDEAN
Abadiño. Eskalatzen ziharduela 29 urteko zarauztar bat —G.S.L.— hil da, arratsaldean, Atxarten. Ezbeharra 15:30ak aldera izan da eta 100metroko altueratik erori da.
JOLAS-JARDUEREN TOPAKETA
Abadiño. Amaigabeko Lurraldea astialdi alternatiborako jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 1ean, 2an eta 3an Durangon, Kondaira elkarteak antolatuta. Kurutziaga ikastola hainbat jolas-jardueren aterpe izango da, goizez zein arratsaldez.
Adierazpenak
Abadiño. Talde Independienteko alkatea –Jose Luis Navarro– eta beste bost ordezkari batu dira eguaztenean komunikabideen aurrean, bezperan Abadiņoko EAJ alderdiak eginiko adierazpenei erantzuna ematera.
Adierazpenak
Abadiño. Durangoko instrukzioko epailearen lehenengo epaitegiak Javier Uriarteren aurka eginiko prebarikazio eta funtzionario-eroskeriagaitiko salaketak artxibatzea erabaki duela jakitera emateko atera dira komunikabideen aurrera.
GREBA
Abadiño. Greba mugagabea hasi dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran, ELA sindikatuko Metaleko ordezkariek jakin eragin dutenez.
SARITUA
Abadiño. ONCEk, El Trebol instanteko loteria joko berriaren bitartez, 3.000 euroko saria eman du Abadiņon.
ENERGIA AURREZTEKO
Abadiño. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), energia aurrezten lagundu guran, kontsumo txikiko bonbilla (75W), etxean energia aurrezteko eskuliburua eta ibilgailuetarako bioerregaiez informatzeko eta gidatzean energia aurrezteko ikastaroen eskuorri bana banatuko ditu.
SUTEA
Abadiño. Sute txiki bat piztu zen atzo Abadiņoko Traņa-Matiena auzoan kokatutako Fundimag enpresan eta bertan ziharduen beharginak kanpora irtetera behartu zituzten.
JARDUNALDIAK
Abadiño. GRAIN nazioarteko erakunde ez-instituzionaleko —pertsonek kontrolatutako baliabide genetikoetan eta ezagutza tradizionalean oinarritutako nekazal biodibertsitatearen erabilera sostengagarria bultzatzen dute— ordezkariak izan dira Abadiņon, EHNEk gonbidatuta.
ELKARRIZKETA
Abadiño. Ander Iturraspe (Abadiņo, 1989) Athletic-en lehen taldeagaz entrenetan dabil azken aldian. Joaquin Caparrosek oso gustuko dau futbolaria eta baliteke datorren denboraldian lehen taldeagaz debuta egitea. Beragaz egon gara eta pozik dagoela esan deusku.
LAN ISTRIPUA
Abadiño. Buruan kolpea hartuta Abadiņon hildako behargina ekarri dute gogora, asteon, ELA eta LAB sindikatuek. Joan zen barikuan, Langilearen Nazioarteko Egunaren biharamunean gertatu zen ezbeharra, UAI-II industrialdean dagoen Tratamientos Termicos de Iurreta enpresan.
QUAD TRIALA
Abadiño. Eguraldia ere lagun izan zuten joan den asteburuan Matienara hurreratu zirenek eta giro onean pasa zuten arratsaldea. Quad Trialen euskadiko txapelketako lehen lehia izan zen joan den larunbatean jokatu zena eta ikusmira handia piztu zuen.
FUTBOLA
Abadiño. Gutxieneko abantailarekin baina partida aurrera eramatea lortu zuten iurretarrek asteburuan. Abadiņoren aurka jokatu zuten Astolan eta etxetik kanpo jokatzea ez zen oztopo izan beraientzat. Garaipenarekin gainera, sailkapenean salto garrantzitsua egitea lortu zuten bigarren postuan kokatuz.
ERRESKATEA
Abadiño. Atxarteko harrobiko hegoaldean zintzilik gelditu den 23 urteko eskalatzaile bat. Osasun egoera onean dago Ertzaintzak erreskatatutako gizona.