[ARGAZKI GALERIA] Ismael Esteban eta Estibaliz Sagardoy irabazle Abadiñoko Green Series proban

Anboto 2024ko mai. 6a, 10:20

Master 30 kategorian podiumera igo zen Elorrioko Banan-Banan taldeko Jon Astondoa.

Atzo Green Series zirkuituko laugarren proba lehiatu zuten Abadiñon. Mailaz maila, 350 txirrindulari inguru lehiatu ziren. Gizonen eta emakumeen elite mailetan Logos Energia-BH taldeko Ismael Esteban eta Saltoki-Conor taldeko Estibaliz Sagardoy izan ziren onenak.

Eskualdeko ziklistei dagokienez, Elorrioko Banan-Banan taldeko Jon Astondoa hirugarren izan zen Master 30 kategorian; Egoin Mendibike-Abadiño taldeko Gaizka Juaristik zazpigarren amaitu zuen Master 40 kategorian, eta, Sapubike-Durango taldeko Aitor Ansotegi bederatzigarren geratu zen Master50/60 mailan.

Gazte mailei dagokienez, Cafe Dromedario-Flotamet taldeko Jon Lopez Olivares 13. izan zen juniorretan eta bere taldekide Ander Mendizabal 14. kadeteetan.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Elorrioko Banan-Banan taldeko Gaizka Larzabal hirugarren postuan dago Master 30 kategorian. Abadiñon 11. postuan amaitu zuen.

Abadiñokoa zirkuituko laugarren proba izan da eta beste lau geratzen dira aurretik: Lezama (maiatzak 19), Barakaldo (ekainak 2), Arrigorriaga (ekainak 16) eta Ortuella (ekainak 30).

Abadiñoko lasterketako sailkapen guztiak LOTURA HONETAN ikusi daitezke.

(Argazkiak: Green Series)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!