Astolako kiroldegiko tabernaren ustiapena lehiaketa publikora atera dute

Anboto 2024ko mai. 6a, 10:34

Interesdunek maiatzaren 27ra arte izango dute aukera beraien eskaintzak aurkezteko. 

Abadiñoko Udalak lehiaketa publikora atera du Astolako kiroldegian dagoen tabernaren kudeaketa. Udaletik jakitera eman dutenez, kudeaketa hau hiru urterako izango da, eta kudeatzaileek pleguetan ageri diren zeinbat puntu bete beharko ditu: prezioak eta gutxieneko ordutegiak, besteak beste. 

Bestalde, euskararen ahozko ezagutza eta udan menuak edo plater konbinatuak eskaintzeko konpromosioa modu positiboan baloratuko direla azaldu dute. 

"Gobernu Taldearen helburua udako denboraldia hasten denerako kiroldegiko taberna zabalik egotea da, horrela erabiltzaileek zerbitzu osoagaz gozatu ahal izango dute", adierazi dute. Hori horrela, interesdunek maiatzaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beraien eskaintzak. 

Hainbat hobekuntza udalaren eskutik
Horrez gain, hile honetan zehar instalazioan hainbat hobekuntza egingo dituztela azaldu dute. Esaterako, sukaldeko hainbat elementu berrituko dituzte, baita barra, argiztapena eta kableatu elektrikoa ere. Lan hauetarako 49.000 euroko bideratuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!