Hamaiketako osasungarriak egingo dituzte maiatzean Maiztegin, Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren

Anboto 2024ko mai. 8a, 11:32

Berton Bertokoa Taldearen eskutik maiatzean hamaiketako osasuntsuak emango dituzte eskualdeko hainbat ikastetxe publikotan. Atxondoko eskolan esaterako urte hasieragaz batera ekimen honekin dabiltza. 

Hile honetan zehar eskualdeko hainbat ikastetxetan hamaiketako osasungarriak eskainiko dizkiete ikasleei. Maiztegiko, Berrizko, Elorrioko eta Zaldibarreko ikastetxe publikoetako guraso elkarteek, Berton Bertokoa Taldeagaz eta Durangaldeko ekoizleen Etarte eta Anbotopeko elkarteegaz batera antolatu dute. Ekimen honegaz, 925 umek, astebetez, hamaiketako osasungarria izango dute. Ikastetxe bakoitzean astebetez emango baitute hamaiketako osasuntsua. 

Hamaiketako osasungarri hauek ordaintzeko Berton Bertokoa Taldeak gabonetan egindako errifagaz ateratako dirua erabiliko dute.

Hamaiketako osasungarriak

  • Maiztegi ikastetxea: Maiatzaren 6tik 11ra
  • Berriz (1 eta 2 mailak): Maiatzaren 14tik 18ra
  • Elorrioko ikastetxea: Maiatzaren 20tik 24ra
  • Zaldibarko ikastetxea: Maiatzaren 27tik 31ra

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!