mai 08, 11:32 Durangaldea
Berton Bertokoa Taldearen eskutik maiatzean hamaiketako osasuntsuak emango dituzte eskualdeko hainbat ikastetxe publikotan. Atxondoko eskolan esaterako urte hasieragaz batera ekimen honekin dabiltza.
api 19 Durango
Hezkuntza komunitatean teknologia digitalen erabileraren inguruan hainbat kezka piztu da azken urteetan. Ikasleek egiten duten pantailen erabilera –batez ere mugikorrarena– da ikastetxeko arduradunak eta familiak gehien arduratzen dituena. Gai hau lantzeko ikastolan sortutako GUK16 taldea erreferente da gure inguruan. Ildo horretan, Kurutziagak urrats bat gehiago emango du ZEOS programan parte hartuta. Ikasturte honetako hirugarren hiruhilabetean gauzatuko dute egitasmoa. Mari Luz Guenaga Kurutziagako presidente eta GUK16 taldeko kideak, Iñaki Valle DBHko elkarbizitza arduradunak eta Erika Lagoma GUK16 taldeko gurasoak programa honek suposatzen duen “aurrerapausoa” azpimarratu dute Kurutziagak bere komunikazio sarean kaleratutako elkarrizketa honetan.